Lehen jarraipen-kontsulten ondoren, urtean behin izango dituzu jarraipen-bilerak.
Kontsulta horien aurretik, berriro erantzun beharko diezu programako galdetegiei. Horretarako, berriro ere jasoko duzu Osasun Aholkuaren deia, galdetegiei erantzuteko telefono bidezko hitzordua ezartzeko. Galdetegiei lehendabizi paperezko kopian (kontsultari buruzko azalpenaren ondoren aurkituko duzu) erantzutea gomendatzen dizugu.
- Zer eraman behar dut?
- Zer egiten da erizaintzako kontsultan?
- Zer egiten da medikuaren kontsultan?
- Zer emango didate?
Probaren bat egitea eskatu badizute, kontsulta baino egun batzuk lehenago eginda izan behar da, medikuak emaitzak eskuragarri izan ditzan.
- Zaintza zehatzei buruzko informazio-beharra baloratu.
- Izan daitezkeen zalantzak argitu.
- «Nire bizi-kalitatea» programako galdetegiak bete, ez badira aldez aurretik telefonoz erantzun.
- Zure eboluzio orokorra baloratu.
- Proben emaitzak aztertu, probarik egitea eskatu badizute.
- Sortu ahal izan diren sintoma berantiarrak baloratu, batez ere, hiru sintoma nagusiak: gernu-inkontinentzia, erekzio-disfuntzioa eta egoera orokorreko aldaketak.
- Zure sexu-bizitzan normaltasunez funtzionatzeko medikazio edo gailurik behar duzun baloratu.
- Bestelako tratamendu gehigarririk egitea beharrezkoa den baloratu.
- «Nire bizi-kalitatea» programako galdetegietako emaitzak berriku- si, horien eboluzioa aztertu eta lan-helburuak planteatu.
- Hurrengo azterketarako hitzordua.
- Beharrezkoak izan litezkeen probetarako eskaera.
Ez ahaztu honako hauek aipatzea

Hilabete hauetan agertu ahal izan diren konplikazioak.