Lehen jarraipen-kontsulten ondoren, urtean behin izango dituzu jarraipen-bilerak.

Zure eboluzioaren arabera, berrikuspen horiek Urologia Zerbitzuko azterketekin txandakatu daitezke, 5 eta 10 urte bitarteko guztizko jarraipen aldia osatu arte.

Kontsulta horien aurretik, berriro erantzun beharko diezu programako galdetegiei. Horretarako, berriro ere jasoko duzu Osasun Aholkuaren deia, telefono bidezko hitzordua finkatzeko eta galdetegiei erantzuteko. Galdetegiei lehendabizi paperezko kopian (liburuan zehar aurkituko duzu) erantzutea gomendatzen dizugu.

Prestaketa

Oro har, kontsulta hauetarako ez da prestaketarik behar izaten, aurkakoa adierazi ezean.

Analitika edo probaren bat eskatu badizute, kontsulta baino egun ba- tzuk lehenago egin behar dira, medikuak emaitzak eskuragarri izan ditzan.

  • Zaintza zehatzei buruzko informazio-beharra baloratu.
  • Izan daitezkeen zalantzak argitu.
  • «Nire bizi-kalitatea» programako galdetegiak bete, ez badira aldez aurretik telefonoz erantzun.
  • Zure eboluzio orokorra baloratu.
  • Proben emaitzak berrikusi, probarik eskatu badizute.
  • Ager litezkeen sintoma berantiarrak baloratu.
  • Zure sexu-bizitzan normaltasunez funtzionatzeko medikazio edo gailurik behar duzun baloratu.
  • Bestelako tratamendu gehigarririk egitea beharrezkoa den baloratu.
  • «Nire bizi-kalitatea» programako galdetegietako emaitzak berrikusi, horien eboluzioa aztertu eta LAN-HELBURUAK planteatu.
  • Hurrengo azterketarako hitzordua.
  • Beharrezkoak izan litezkeen probetarako eskaera.

Ez ahaztu honako hauek aipatzea

Hilabete hauetan agertu ahal izan diren konplikazioak.