Paziente gehienentzat hori izango da ebakuntzaren ondoren urologoarekin duten lehen azterketa. Ebakuntza egin eta 45 egunera egiten da, gutxi gorabehera.

Kontsulta horretarako, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Urologia-kontsultara joan beharko duzu, eraikin zentralaren 8. solairuan, alta-txostenean adierazten diren egun eta orduan. Ez ahaztu zerbitzuko sarreran iritsi zarela jakinarazten.

Kontsulta honetarako, eskuragarri egon behar dute prostatako antigeno espezifikoko probaren emaitzek.

Ez da beharrezkoa emaitzen txostena eramatea, baina bai, ordea, proba egun batzuk lehenago eginda izatea.

  • Zauri kirurgikoa aztertu.
  • Prostatako antigeno espezifikoko probako emaitzak aztertu.
  • Zure eboluzio orokorra baloratu.
  • Sortu ahal izan diren sintoma goiztiarrak edo albo-ondorioak baloratu, batez ere, hiru sintoma nagusiak: gernu-inkontinentzia, erekzio-disfuntzioa eta egoera orokorreko aldaketak.
  • Hurrengo azterketarako hitzordua.
  • Beharrezkoak izan litezkeen proba gehigarrien eskaera, adibidez prostatako antigeno espezifikoko analitika berria. Ez ahaztu zure osasun-zentroan hitzordua eskatzeaz.

Ez ahaztu honako hauek aipatzea

  • Sukarra izan baduzu edo zure egoera fisikoak okerrera egin badu.
  • Odola hautematen baduzu zaurietako batean edo gernu eta gorozkietan.
  • Mina sentitzen baduzu.
  • Medikazioarekin arazoak badituzu.
  • Ager litezkeen bestelako konplikazioak.