Oro har, bigarren azterketa-kontsulta hau ospitaleko alta jaso eta 5-6 hilabetera egiten da, baina, zure emaitzen arabera, posible da medikuak zu lehenago ikusi nahi izatea; kasu horretan, 3 hilabetera beste azterketa bat egitea proposatuko dizu.

Kontsulta horietara joan aurretik, «Nire bizi-kalitatea» programako galdetegiei erantzun beharko diezu; hori dela eta, Osasun Aholkuaren deia jasoko duzu, galdetegiei erantzuteko telefono bidezko hitzordua ezartzeko. Egun horretan guztia errazagoa eta bizkorragoa izan dadin, galdetegiei lehendabizi paperezko kopian (jarraian ageri da) erantzutea gomendatzen dizugu.

Hitzorduaren egunean, ospitaleko Urologiako Kontsultetara joan beharko duzu. Ez ahaztu zerbitzuko sarreran iritsi zarela jakinarazten.

Kontsulta honetarako, eskuragarri egon behar dute prostatako antigeno espezifikoko probaren emaitzek.

Ez da beharrezkoa emaitzen txostena eramatea, baina bai, ordea, proba egun batzuk lehenago eginda izatea.

  • Zainketak eta gernu-funtzioa berreskuratzeko egin beharreko ariketak gogorarazi.
  • Zainketa eta ariketei buruzko balizko zalantzak argitu.
  • Programako galdetegiei erantzun al diezun berrikusi.
  • «Nire bizi-kalitatea» programako galdetegiak bete, ez badituzu aldez aurretik telefonoz erantzun.
  • Zure eboluzio orokorra baloratu.
  • Proben emaitzak berrikusi, probarik eskatu badizute.
  • Sortu ahal izan diren sintoma goiztiarrak edo albo-ondorioak baloratu, batez ere, hiru sintoma nagusiak: gernu-inkontinentzia, erekzio-disfuntzioa eta egoera orokorreko aldaketak.
  • Bestelako tratamendu gehigarririk egitea beharrezkoa den baloratu, adibidez brakiterapia.
  • «Nire bizi-kalitatea» programako galdetegietako emaitzak berrikusi, horien eboluzioa aztertu eta OSASUN-HELBURUAK planteatu.
  • Hurrengo azterketarako hitzordua.
  • Beharrezkoak izan litezkeen probetarako eskaera.

Ez ahaztu honako hauek aipatzea

Hilabete hauetan agertu ahal izan diren konplikazioak.