Hipospadiaren forma arinak dituzten haur batzuek ez dute tratamendurik behar. Guraso eta/edo haur batzuek tratamendua atzeratzea erabakitzen dute, helduarora arte.
Tratamendu kirurgikoa egitea erabakitzen denean, kirurgiaren helburua da zakilaren anomaliak zuzentzea,
Uretra berreraiki, meatoa zakilaren puntan egon dadin eta umeari txiza egoki egiteko aukera eman diezaion, zurrusta bakar batean eta zutik.
Zakilaren inkurbazioa zuzentzea, erekzioan zuzena izan dadin. Zakilaren itxura estetikoa hobetzea.
Kontsultan, zirujauak hipospadiaren diagnostikoa eta tratamendu kirurgikoaren onurak eta eragozpenak azalduko dizkizu bai eta epe luzerako ondorioak ere.

