Mapa del hospital

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzura joan beharko duzu, hitzorduaren egun eta orduan. Zerbitzu hori eraikin zentralaren atzean dago, kafetegiaren parean.

Idazkaritzako mahaian jakinarazi behar duzu iritsi zarela.

Kontsulta horretara ez daukazu ezer eraman beharrik, informazio guztia zure historia klinikoan egongo baita eskuragarri kontsultaren egunean.

  • Medikuak zure kasua eta diagnostikoa berrikusiko ditu.
  • Tratamendua ondo azalduko dizu, honako alderdi hauek barne: nola egingo den, onurak, beste tratamendu-aukera batzuk eta balizko albo-ondorioak.
  • Berriro galdetuko dizu tratamendu honekin jarraitu nahi duzun eta tratamendua jaso dezazun beharrezko izapideak jarriko ditu abian.
  • Kontuan hartu beharreko balizko konplikazioei buruz galdetuko dizu.
  • Zure ohiko medikazioa berrikusiko du.
  • Tratamendurako baimen informatua entregatuko eta azalduko dizu.
  • «Nire bizi-kalitatea» programa azalduko dizu eta, parte hartzea onartzen baduzu, baimen informatua entregatuko dizu.
  • Hurrengo kontsultetarako prestakuntzari buruzko informazioa emango dizu.
  • Erizaintza-kontsultarako eta anestesia aurreko kontsultarako hitzordua, tratamendua hasi baino astebete lehenago.
  • Proba analitikoa egiteko eskaera.
  • Elektrokardiograma-proba egiteko eskaera
  • Torax-plakaren proba egiteko eskaera.
  • Lehen mailako arretako zure zentrora joan beharko duzu proba horieta- rako hitzorduak zehaztera.
  • Probetarako nola prestatu?
  • Proba analitikoa egiteko, baraurik egon beharko duzu (gutxienez 8 orduz).
  • Gainerako probetarako ez da prestakuntzarik behar.