Kontsulta hau brakiterapia-tratamendua hasi baino astebete lehenago egin ohi da.
Kontsultara hitzorduaren egun eta orduan joan behar duzu. Idazkaritzako mahaian jakinarazi iritsi zarela.
- Zer eraman behar dut?
- Zer egiten da kontsulta horretan?
- Zer emango didate?
- Tratamendurako prestatzea?
- Kontsulta honetarako ez daukazu ezer ekarri beharrik.
- Sinatzeko baimen informaturen bat eman badizute eta oraindik ez baduzu entregatu, aprobetxatu egun horretan eramateko.
Tratamendua prestatzeko kontsulta da.
- Tratamenduaren pausuak gogorarazi: denborak, terapia zertan datzan, zer unetan egongo zaren medikuekin eta zer unetan egongo zaren erizainekin.
- Beharrezko administrazio-izapideak azaldu: noiz egingo den, nora joan behar duzun, ospitaleratzea nola egingo den, zer doku- mentazio ekarri behar duzun.
- Prestatzeko jarraibideak eman ospitaleratze-egunerako: zer prestaketa egin, higienea, ilea kendu.
- Prozesu guztirako beharrezkoa den tratamendua hasi (pastilla), ez bazinen lehenagotik hartzen ari.
- «Nire bizi-kalitatea» programaren funtzionamendua, bete beharreko inkestak eta horiei erantzuteko modua azaldu.
- Galdera guztiei erantzun diezula berrikusi, eta sortu diren zalantzak argituko dizkizute.
- Hurrengo inkestak nola egingo diren azaldu.
- «Prostatako brakiterapia-tratamenduaren aurretiko jarraibideak» jasotzen dituen orria.
- Ospitaleratzeko eta brakiterapia-tratamendua egiteko hitzordua.
- Tratamenduaren egunean konplikazioak egon daitezen saihesteko, oso garrantzitsua da adierazten dizuten prestaketa errespetatzea, batez ere elikadurari eta medikazioari dagokionean.
- Tratamenduaren egunean ondoezik bazaude, jar zaitez harremanetan zerbitzuarekin.
944 600 63 98 telefono zenbakira dei dezakezu.
Ez ahaztu honako hauek aipatzea

Kontuan hartzekoa dela uste duzun informazio oro:
- Alergiak.
- Arazoak medikazioarekin.
- Tratamendu antiagregatzailea edo antikoagulatzailea.