Brakiterapia-tratamendua albait zehaztasun handienaz egin ahal izateko, komeni da argibide hauei jarraitzea, hesteak eta, zehazki, ondestea, hutsik egon daitezen lortzen lagunduko baitizute.
Brakiterapiaren egunean bertan eta aurreko egunetan egin beharreko prestaketa azalduko dizugu.
- Ebakuntza baino astebete lehenago (7 egun)
- Ebakuntza baino bi egun lehenago
- Ebakuntzaren aurreko egunean
- Ebakuntzahasten den egunean
- Oraindik ez bazara hartzen ari, Tamsulosina 0,4 mg tratamendua hasi beharko duzu (edo agindu dizuten antzeko medikazioa har- tzen hasi: Inreq, Zuantrip, Omnic, eta abar).
- Gauero konprimatu bathartzen hasiko zara, kanpo erradiotera- piako tratamendua amaitu arte (zure medikuak esango dizu data).
- Honako elikagai hauek bakarrik hartu behar dituzu: Haragia eta arraina plantxan, arrautzak, zukuak, infusioak, tea edo kafea eta ura.
- Ahal bada, urratu perineoko biloa bizpahiru egun lehenago.
- Dieta likidoaegin beharko duzu: saldak, zukuak, infusioak, tea edo kafea eta ura.
- Heste-prestakinarekin hasiko zara, erizainak entregatu dizun CA- SENGLICOL soluzio-zorroa erabiliz.
- CASENGLICOL zorro bat 20:00etan.
- Diluitu zorroaren edukia ur-edalontzi batean eta edan soluzioa.
- Jarraian, gutxienez, 2 litro edan behar dituzu likidotan: ura, gasik gabeko freskagarriak edo iragazitako zukuak.
Egun horretan zenbait prestaketa egin beharko dituzu:
- Aurreko gauetik baraurik egon behar duzu, solido zein likidoak. (24:00etatik).
- CASSEN ENEMA: Prozeduraren goizean, 250 cc-ko Cassen Ene- ma bat (1) ipiniko duzu, ondestetik.
- Dutxa zaitez anestesia aurreko kontsultan eman zizuten klorexidrina-esponjarekin, tratamendua aplikatuko den eremuetan arreta berezia jarriz.
- Posible bada, izan ezazu perineoko ilea kenduta.
- Egun horretarako arropa erosoa erabil dezazun gomendatzen dizugu, tratamenduaren eremua pixka bat sentikor egongo delako.
- Gomendagarria da zurekin norbait etortzea.