Cáncer de próstata - Programa mi calidad de vida

Prostatako minbizi lokalizatuaren diagnostikoa duten pazienteek arreta berezia behar dute; horregatik, gure ESIko «NIRE BIZI-KALITATEA» proiektuan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Proiektu horretan parte hartzea lagungarria da zure bizi-kalitatea eta prozesu guztian zehar lortzen dituzun osasun-emaitzak baloratzeko, eta horri esker zure egoera hobeto jarraitu ez ezik, gure baliabideak sortzen diren beharretara ere egokitu ahal izango ditugu.

Era berean, zuretzat garrantzitsuak diren alderdietan osasun-helburuak ezartzeko baliagarria izatea ere nahi dugu, baita horiek zer mailatan lortzen dituzun neurtu ahal izateko ere.

Horretarako guztirako ezinbestekoa da zure lankidetza.

Hurrengo hilabeteetan osasuna hobetzeko zer bide ibili beharko duzun ikasiko duzu liburu honen bidez, baina bidaia horretan ez zara bakarrik egongo, eman beharreko urrats bakoitzean hainbat profesional izango baitituzu gidari.

Artatu zaituzten osasuneko profesionalek zer duzun, zer espero dezakezun, jarraitzeko proposatu dizkizuten urratsak eta burura etor dakizkizukeen galdera ohikoenak azaldu dizkizute, baina litekeena da oraindik argitu gabeko zalantzak izatea.

Zuri laguntzeko gaude hemen.