Kanpo erradioterapiako tratamendua hasi aurretik, plangintzako OTA egin behar da. Horren bidez, prostatara bideratuko den dosia kalku- latzen da.
Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzura joan beharko duzu adierazi zaizkizun egun eta orduan. Ez ahaztu idazkaritzako mahaian jakinarazten iritsi zarela.
Prestaketa
Proba honetarako, aurretiazko prestaketa egin behar duzu.
- Garbiketa-enema egin behar duzu OTAko hitzordua baino 3 ordu lehenago.
- Proba baino ordubete lehenago, egin txiza, maskuria erabat hustuz.
- Jarraian, litro erdi ur edan behar duzu 5 minututan. 500 cc edo 50 cl-ko botila txiki bat.
- Egon txiza egin gabe OTA amaitu arte.
Jarraibide hauei buruzko zalantzarik baduzu, erizain arduradunak argituko dizkizu.
Harremanetarako telefonoa: 94 600 6398 (Onkologia Erradioterapikoko Idazkaritza)
Zer eraman behar dut?
Proba honetarako ez duzu ezer ekarri behar.
Zer emango didate?
OTA kontrasterik gabe egiten da.