Jarraian, zure gaixotasunarekin eta tratamenduarekin zerikusia duten paziente-elkarteekin harremanetan jartzeko datuak bildu ditugu. Elkarte horiek zure gaixotasuna hobeto ulertzen eta pairatzen lagunduko dizute, zu bezalako beste paziente batzuen ikuspuntua oinarri hartuta.
Onkohematologiako pazienteei laguntzeko boluntarioen elkartea.
Bere zeregin nagusia patologia onkohematologikoak dituzten pertsonei gaixotasunaren faseetan zehar laguntzea eta trebatzea da, bai eta haien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea ere, honako hauek sortuz:
- Komunikaziorako «espazio» bat
- Laguntza-taldeak
Telefonoa: 688772584
Helbidea: Jadoko pabiloia, 4. solairua. 5. gela
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea
Pazienteek, senideek, boluntarioek, laguntzaileek eta profesionalek osatutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Espainia osoan egiten dute lan.
Elkartearen zeregin nagusia da, ahal den neurrian, minbiziak eragindako sufrimendua arintzea eta saihestea, pazienteen bizilekua eta inguruabar pertsonalak edozein direla ere. Honako hauek ematen dituzte:
- Arreta sanitarioa
- Arreta psikologikoa
- Arreta soziala
- Babesa eta laguntza
Mieloma anizkoitza duten pertsonengatik eta haientzako sortutako elkartea da.
Bere zeregin nagusia gaixotasunari buruzko informazioa ematea da, modu pertsonalizatu eta zuzenean: esperientziak partekatzeak karga emozionala askatzen laguntzen du. Horregatik, bilerak antolatzen dituzte pazienteekin eta osasun-langileekin. Bilera horiek mielomari eta horren tratamenduei buruzko zalantzak argitzeko aukera ematen dute.
Pazienteek osatutako nazio-mailako elkartea da, gaixotasun onkohematologikoak dituzten pertsonei prestakuntza, informazioa eta laguntza emateko.
Aholkularitza legala, psikologikoa, estetikoa eta medikoa ematen dute, hainbat programaren bidez (AEAL legal, AEAL escucha…).
Bibliografia eta gomendatutako web-orriak
- https://www.myeloma.org/what-is-multiple-myeloma – Web-orria ingelesez dago
- https://www.myeloma.org/ES – Web-orria gazteleraz dago
- https://www.comunidadmielomamultiple.com/ – Web-orria gazteleraz dago
- https://www.cancer.gov/types/myeloma – Web-orria ingelesez dago
- http://www.aeal.es/mieloma-multiple-espana/ – Web-orria gazteleraz dago
- https://www.geth.es/pacientes/2/el-trasplante-hematopoyetico – Web-orria gazteleraz dago





