Kimioterapia-tratamenduaren hasiera ez da unerik onena maskota batekin bizitzen hasteko. Maskota batekin bizi direnek ez diote horri uko egin behar, eboluzio-une jakin batzuetan izan ezik (transplante hematopoietikoa edo tratamendu oso gogorrak). Egoera erreferentziazko medikuari gogoratu, lagun zaitzan.

Maskota batekin bizi bazara, ahal dela, honako hauek egin beharko dituzu:
- Ezingo duzu maskota garbitu edo bere gorotzak jaso, eta kontaktu estuenak minimizatu beharko dituzu (adibidez, ahoa ahoarekin).
- Ezingo diozu janaririk eman maskotari.
- Ez egin lo maskotarekin.
- Xurgagailua egunero pasatu ilea kentzeko eta etxean higiene egokia izateko.
- Eskuak garbitu animaliarekin kontaktuan egon ondoren.

