Zergatik liburuak?

Irakurtzeak gure bizitza aberasten du eta informaziorako eta ezagutzarako ateak irekitzen dizkigu. Zailtasunak ditugunean, hala nola osasuna galtzea, irakurtzeak aukera ematen digu beste pertsona batzuek beren emozioak nola kudeatu dituzten ezagutzeko; gure historia testuan islatuta ikustean, bidelagun sentitzeko; eta geure ikaskuntza propioak ateratzeko.

Gainera, liburuak tresna baliagarriak izan daitezke haurrei eta nerabeei egoera konplexuak azaltzeko. Izan ere, familiabizitzarako une delikatu batean zailak izan daitezkeen elkarrizketak errazteko bidea izaten da irakurketa partekatua.

Horregatik, minbiziarekin eta haren tratamenduarekin lotutako alderdiak jorratzen dituzten hainbat liburu aukeratu ditugu. Liburuen oinarrizko zerrenda bat eskaini nahi izan dizugu abiapuntu gisa.

Irakurketa esperientzia pertsonala da, eta, beraz, liburu batzuk beste batzuk baino erabilgarriagoak izan dakizkizuke. Udal liburutegietara hurbildu zaitezke eta une honetan zuretzat egokienak izan daitezkeenak bilatu. Liburu asko daude lagungarri. Zureak aurkitzera animatzen zaitugu.

Irakurtzetik harago

Liburu horiek ez dituzte inoiz ordeztuko artatzen zaituzten profesionalen taldeak emandako osasungomendioak.

Tratamenduak iraun bitartean, edozein zalantza izanez gero, galdetu, lasai asko. Kezkatzen zaituen edo interesatzen zaizun edozein gairi buruz hitz egin dezakezu. Laguntzeko prest gaituzu.

Nola eskura dezaket nahi dudan liburua?

Zerrenda honetako liburu guztiak Euskadiko Irakurketa Sare Publikoan daude eskuragarri.

Zure etxetik hurbilen dagoen udal liburutegian, interesatzen zaizkizun liburuak lortzeko egin beharreko urratsen berri emango dizute.

Euskadiko liburutegi publikoen direktorioan, helbidea eta harremanetarako telefonoa aurkituko dituzu.

  • Minbiziari buruzko irakurketak

    Minbizia haurrei azaltzea

    Xomorro Lapurra

    Xomorro Lapurra

    Irati Garmendia eta Ane Arzelus

    Erein argitaletxea

    3 urtetik gora

    Ustekabeko bisita familian

    Ustekabeko bisita familian

    Mónica Fraca Villar

    Sentir argitaletxea

    3 urtetik gora

    Emozioen kudeaketa

    Hutsunea

    Hutsunea

    Anna Llenas

    Barbara Fiore Editorea

    5 urtetik gora

    Cuando estoy triste

    Cuando estoy triste

    Tracy Moroney

    4 urtetik gora

    Kimioterapiaren ondorioak haurrei azaltzea

    Mi mamá es una pirata

    Mi mamá es una pirata

    Karine Surugue eta Rémi Saillard

    San Pablo argitaletxea

    3 urtetik gora

    Haurtzaroan pertsona maitatu bat galtzearen beldurrari aurre egitea

    Siempre

    Siempre

    Ana Galán eta Marta Sedano

    3 urtetik gora

    Nerabeekin batera irakurtzeko

    Un monstruo viene a verme

    Un monstruo viene a verme

    Patrick Ness-k idatzia, Siobhan Dowd-en ideia batean oinarrituta

    De Bolsillo argitaletxea

    14 urtetik gora

    Minbiziaren inguruko esperientziak

    El mejor peor momento de mi vida

    El mejor peor momento de mi vida

    Nacho Mirás Fole

    Paidós argitaletxea

    Algo extraño me pasó camino de casa

    Algo extraño me pasó camino de casa

    Miguel Gallardo

    Astiberri argitaletxea

    El paréntesis

    El paréntesis

    Élodie Durand

    Sins entido argitaletxea

    Bularreko minbiziaren inguruko esperientziak

    Mi vida con el bicho

    Mi vida con el bicho

    Steffi Mallebrein

    Oberon argitaletxea

    No me llames valiente y tráeme croquetas

    No me llames valiente y tráeme croquetas

    Hainbat idazle

    Vive, ni una estrella más argitaletxea. Bularreko minbizi metastasikoaren Elkartea

    Que no, que no me muero

    Que no, que no me muero

    María Hernández Martí eta Javi de Castro

    Modernito Books argitaletxea

    Kimioterapiari umore apur batekin aurre egitea

    A toda pastilla

    A toda pastilla

    Josephine Mark

    Astiberri argitaletxea

    4 urtetik gora eta adin guztietarako

    Mastektomiaren inguruko gogoetak ikuspegi feminista batetik

    Los diarios del cáncer

    Los diarios del cáncer

    Audre Lorde

    Ginecosofía argitaletxea

Bidali zure iritzia

Gomendatutako libururen bat irakurtzera animatzen bazara edo irakurketa berriak proposatu nahi badizkiguzu, bidali zure iritzia web-formulario honen bidez.