Minbizia sendagaiekin tratatzeko modu bat da. Minbiziaren aurkako medikamentu horiek minbizi-zelulak hiltzen edo kaltetzen dituzte. Medikamentu horiek zelula osasuntsuei ere eragiten diete, eta horrek albo-ondorioak eragin ditzake.
Kimioterapia emateko modurik ohikoenak hauek dira:
- Zain barnetik; horretarako, bide bat jarri beharko da
- Aho bidez, pastilletan edo kapsuletan
- Larruazalpeko edo muskulu-barneko injekzio baten bidez
- Kimioterapia guztiak berdinak al dira?
- Pertsona guztiek kopuru bera jasotzen al dute?
- Nola erabakitzen dute kimioterapia behar dudan?
Ez. Hainbat medikamentu erabiltzen dira kimioterapian, eta farmako horiek konbinatu egiten dira, “tratamendu-eskemak” osatuz. Eskema horiek aldatu egingo dira gaixotasun-motaren, fasearen eta abarren arabera.

Ez. Kimioterapia-kantitatearen beharra pertsonaz pertsona aldatzen da. Tratamendu-eskema pertsonaren pisuari eta altuerari egokitzen zaio. Batzuetan, giltzurrunek edo gibelak nola funtzionatzen duten aintzat hartuta doituko dira kantitateak.
Bestalde, kimioterapiako tratamendu-eskema batzuek kopuru txikiagoa gomendatzen dute adinekoentzat edo beste osasun-arazo batzuk dituztenentzat.
Medikuek adieraziko dizute kimioterapia-kantitatean aldaketarik behar duzun.
Artatzen zaituzten medikuek medikuntzako, erizaintzako eta beste arlo batzuetako profesionalez osatutako talde batekin lan egingo dute. Horri diziplina anitzeko talde deritzogu.
Taldeak kasu bakoitza banan-banan aztertuko du, eta zuretzat tratamendurik onena zein den erabakiko du. Kimioterapia, erradioterapia edo horien konbinazio bat izan daiteke. Normalean, kirurgia ez da mieloma anizkoitza tratatzeko erabiltzen.
Nolanahi ere, azken erabakia zuk eta talde klinikoak adostuko duzue.

