Tratamenduak irauten duen denboran, jarraipen-kontsulta izango duzu astean behin, bai erizainekin eta bai, beharrezkoa izanez gero, medikuarekin.
Kontsulta horiek tratamendu-egunetarako programatzen dira, Ospitaleko Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuan bertan.
Prestaketa
Kontsulta honetarako ez da inolako prestaketarik behar.
Zer eraman behar dut?
Proba honetarako ez duzu ezer ekarri behar.
Zer egiten da erizaintzako kontsultan?
- Zure eboluzio orokorra baloratu.
- Beharbada agertu diren sintoma goiztiarrak edo albo-ondorioak baloratu.
- Izan daitezkeen zalantzak argitu.
Zer egiten da medikuaren kontsultan?
- Beharbada agertu diren sintoma goiztiarrak edo albo-ondorioak baloratu.
- Tratamendua berrikusi.
Zer emango didate?
- Kanpo erradioterapiako tratamendua amaitzen den egunean, on- dorengo jarraipen-kontsultarako hitzordua emango dizute medikuarekin, hilabete geroago, gutxi gorabehera.
- Beharrezkoak izan litezkeen proba gehigarrien eskaera, adibidez prostatako antigeno espezifikoko analitika berria. Ez ahaztu zure osasun-zentroan hitzordua eskatzeaz.
Ez ahaztu honako hauek aipatzea

- Sukarra izan baduzu edo zure egoera fisikoak okerrera egin badu.
- Odola hautematen baduzu zaurietako batean edo gernu eta/edo gorozkietan.
- Mina sentitzen baduzu.
- Medikazioarekin arazoak badituzu.
- Ager litezkeen bestelako konplikazioak.