Tratamendua Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuan jasoko duzu, adierazten dizkizuten egun eta orduetan.

Prestaketa

Erradioterapia-tratamendua egunero albait zehaztasun handienaz egin ahal izateko, zure maskuriak egunero antzeko betetze-maila izatea komeni da, baita ondestea hustea ere.

Horretarako, TRATAMENDUA DUZUN EGUN GUZTIETAN, honako prestaketa hau egiteko gomendatzen dizugu:

  • Jarri glizerina-supositorio bat tratamendua duzun egunetan.
  • Tratamendua goizez egingo bada, gosaldu ondoren jarri behar duzu.
  • Tratamendua arratsaldez egingo bada, bazkaldu ondoren jarri behar duzu.
  • Erradioterapia-tratamendua duzun egun guztietan, tratamendua hasi baino ordubete lehenago, txiza egin behar duzu, maskuria erabat husteko moduan.
  • Jarraian, litro erdi ur edan behar duzu.
  • Egon txiza egin gabe tratamendua amaitu arte.

Jarraibide hauei buruzko zalantzarik baduzu, erizain arduradunak argituko dizkizu. Harremanetarako telefonoa: 94 600 6398 (Onkologia Erradioterapikoko Idazkaritza).

Kontsulta honetarako ez daukazu ezer ekarri beharrik.

Kanpo erradioterapiako tratamendua egunero egiten da, astelehenetik ostiralera, adierazten dizuten aldian zehar.

Tratamenduaren iraupena aldatu egingo da, adierazi dizuten dosiaren arabera. Tratamenduaren hasieran, gutxi gorabeherako amaiera-data aipatuko dizute, baina hori aldatu egin daiteke eboluzioaren eta sor litezkeen beharren arabera.

Zure medikuak une oro zehazten dizkizun jarraibideak betetzea gomendatzen dizugu.

  • Albo-ondorioak: Tratamendua amaitu ostean, astebetera gernu eta digestio sintomak murrizten hasiko dira, erabat desagertu arte, baldin eta halakorik egon bada (erresumina, gernu-maiztasuna areagotzea, eginkari kopurua areagotzea, eta abar).
  • Gomendatutako dieta: Dieta librea.
  • Jarduera: Normala
  • Harremanetarako telefonoa: Onkologia Erradioterapikoko Idazkaritza: 94 600 6398.