Brakiterapia eta kanpo-erradioterapiako tratamenduak osatzeko, etengabeko azterketak egiten dituzte mediku eta erizainek, haiek uste arte alta jasotzeko moduan zaudela.

Oro har, kontsultak kanpo erradioterapiako tratamendua amaitu eta hilabetera, lau hilabetera, sei hilabetera, zortzi hilabetera eta hamabi hilabetera egingo dira.

Kontsulta horietara joan aurretik, «Nire bizi-kalitatea» programako galdetegiei erantzuteko eskatuko dizuete; hori dela eta, Osasun Aholkuaren deia jasoko duzu, telefono bidezko hitzordua ezarri eta horiei erantzuteko. Egun horretan guztia errazagoa eta bizkorragoa izan dadin, galdetegiei lehendabizi paperezko kopian (jarraian ageri da) erantzutea gomendatzen dizugu.

Prestaketa

Oro har, kontsulta hauetarako ez da prestaketarik behar izaten, aurkakoa adierazi ezean.

Analitika edo probaren bat eskatu badizute, kontsulta baino egun ba- tzuk lehenago egin behar dira, medikuak emaitzak eskuragarri izan ditzan.

  • Zaintza zehatzei buruzko informazio-beharra baloratu.
  • Izan daitezkeen zalantzak argitu.
  • «Nire bizi-kalitatea» programako galdetegiak bete, ez badira aldez aurretik telefonoz erantzun.
  • Zure eboluzio orokorra baloratu.
  • Proben emaitzak berrikusi, probarik eskatu badizute.
  • Ager litezkeen sintoma berantiarrak baloratu.
  • Zure sexu-bizitzan normaltasunez funtzionatzeko medikazio edo gailurik behar duzun baloratu.
  • Bestelako tratamendu gehigarririk egitea beharrezkoa den baloratu.
  • «Nire bizi-kalitatea» programako galdetegietako emaitzak berriku- si, horien eboluzioa aztertu eta, zurekin batera, LAN-HELBURUAK planteatu.
  • Hurrengo azterketarako hitzordua.
  • Beharrezkoak izan litezkeen probetarako eskaera.

Ez ahaztu honako hauek aipatzea

Hilabete hauetan agertu ahal izan diren konplikazioak.