Gibeleko transplantearen ebakuntzak errekuperazio-prozesu konplexua dakar berarekin.
Gaixotasun-aldi luzeak, ebakuntza kirurgikoak berak, ohean luzaroko atsedenak edota medikamentu immunoezabatzaileak erabiltzeak muskulu-masa galtzea, desnutrizioa eta narriadura funtzionala eragiten dute, eta pertsonaren autonomiari kalte egiten diote zuzenean.

Frogatuta dago ariketa fisikoa ohikotasunez egiteak, transplantearen aurretik zein ondoren, arrisku kardiobaskularrak murrizten, muskulu ahulduak indartzen eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duela. Horregatik, errehabilitazio motorra ez da aukerako osagarri bat, funtsezko esku-hartze terapeutikoa baizik.
Ariketa terapeutikoa, profesional sanitarioek arautua eta gainbegiratua, tresna segurua eta eraginkorra da.
Transplantearen ondoren, ohikoa da nekea nabaritzea, muskulu-masa galtzea eta gaitasun fisikoa murriztea. Ariketa terapeutikoak honako hauek lortzen lagunduko dizu:
- Indarra eta muskulu-masa berreskuratzea: Ebakunta handi baten ondoren, ohikoa da muskulua eta erresistentzia galtzea. Entrenamendu progresiboak indarra hobetu eta eguneroko jarduerak berriro egitea errazten du.
- Nekea eta esfortzu-gaitasuna hobetzea: Nekea da sintoma ohikoenetako bat. Ariketak energia eta esfortzuarekiko tolerantzia hobetzen ditu pixkanaka.
- Bihotza babestea eta arriskuak murriztea: Immunoezabatzaileek hipertentsioa, kolesterol altua edo pisua handitzea eragin dezakete. Ariketak faktore horiek kontrolatzen laguntzen du, eta zure osasun kardiobaskularra babesten du.
- Aldartea eta loa hobetzea: Ariketak estresa eta antsietatea murrizten ditu, loa hobetzen du eta ongizate emozionala errazten du errekuperazio-prozesuan.
- Independentzia irabaztea eta ohiko bizitzara itzultzea: Hobeto ibiltzea, ito gabe eskailerak igotzea, oreka eta segurtasuna berreskuratzea… hori guztia helburuaren parte da.
Ariketen programa
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko errehabilitazioko eta gibel-transplanteko zerbitzuok ariketa-programa bat diseinatu dugu, zure osasun-egoera hobetzeko. Ariketa horiek guztiz pertsonalizatuta egongo dira azterketa kliniko eta fisiko baten ondoren. Gure helburua da galera fisikoaren gurpil zoroa haustea, indarra eta muskulu-masa berreskuratuz; ospitaleko egonaldia murriztea, eta bizi-kalitate funtzionala berreskuratzen duzula bermatzea, eguneroko jardueretara independentzia osoz itzul zaitezen.
Zure errekuperazioa ez da kirurgiarekin amaitzen: transplantea da lehen urratsa. Ariketa terapeutikoa zure gorputza, zure mentua eta zure etorkizuna zaintzeko modurik onenetarikoa da. Zenbat eta lehenago hasi, orduan eta hobea izango da zure errekuperazioa.
Egin agindutako ariketak, ospitaleko fisioterapeutaren jarraibideak betez. Eten ariketa, edozein min edo molestia izanez gero; eta edozein zalantza izanez gero, galdetu, lasai asko.
Ongi etorri gibeleko transplantearen ondorengo errehabilitazio-programara.
Bideoak posizioen arabera antolatuta daude. Esteka hauetan eskura ditzakezu:
-
Ariketak ohean (1-34 ariketak)
1 – 4 ariketak
1. maila: Koadrizepsen isometrikoa. (1)
2. maila: Hanka zuzen altxatu. (2)
3. maila: Hanka zuzen altxatu, eta aldendu. (3)
4. maila: Hanka zuzen altxatu, banda elastikoarekin. (4)
5 – 8 ariketak
1. maila: Hanka aldendu, irristatuz. (5)
2. maila: Hanka aldendu, belaunak tolestuta daudela, banda elastikoarekin. (6)
3. maila: Hanka aldendu, gorputz-adarra altxatuta dagoela. (7)
4. maila: Hanka aldendu, gorputz-adarra altxatuta dagoela, banda elastikoarekin. (8)
9 – 12 ariketak
1. maila: Baskula pelbikoa. (9)
2. maila: Zubi pelbikoa. (10)
3. maila: Hanka bat altxatu, zubiarekin. (11)
4. maila: Bizikleta. (12)
13 – 15 ariketak
1. maila: Gerriak bereizi, belaunak tolestuta daudela. (13)
2. maila: Gerriak bereizi, beste aldera begiratuta. (14)
3. maila: Gerriak bereizi, besoak beste aldera eramanda.(15)
16 – 19 ariketak
1. maila: Besoa tolestu. (16)
2. maila: Besoa tolestu, pisuarekin. (17)
3. maila: Besoa tolestu, pisuarekin.(18)
4. maila: Besoa tolestu, banda elastikoarekin. (19)
20 – 23 ariketak
1. maila: Besoa aldendu. (20)
2. maila: Besoa aldendu, pisuarekin. (21)
3. maila: Besoa aldendu, pisuarekin.(22)
4. maila: Besoa aldendu, banda elastikoarekin. (23)
24 – 27 ariketak
1. maila: Besoa aldendu eta hurbildu. (24)
2. maila: Besoa aldendu eta hurbildu, pisuarekin. (25)
3. maila: Besoa banandu eta hurbildu, pisuarekin.(26)
4. maila: Besoa aldendu eta hurbildu, banda elastikoarekin. (27)
28 – 30 ariketak
1. maila: Hanka luzatu, irristatuz. (28)
2. maila: Hanka luzatu, gorputz-adarra altxatuta dagoela.(29)
3. maila: Hanka luzatu, gorputz-adarra altxatuta dagoela, banda elastikoarekin. (30)
31 – 34 ariketak
1. maila: Hanka aldendu, belaunak tolestuta eta oinak elkarrekin daudela. (31)
2. maila: Hanka aldendu, belaunak tolestuta eta oinak elkarrekin daudela, banda elastikoarekin. (32)
3. maila: Hanka aldendu, belauna luzatuta dagoela. (33)
4. maila: Aldendu hanka, belauna luzatuta dagoela, banda elastikoarekin. (34)
-
Ariketak eserita (35-56 ariketak)
35 – 38 ariketak
1. maila: Besoa tolestu.(35)
2. maila: Besoa tolestu, pisuarekin.(36)
3. maila: Besoa tolestu, pisuarekin.(37)
4. maila: Besoa tolestu, banda elastikoarekin. (38)
39 – 42 ariketak
1. maila: Besoa aldendu. (39)
2. maila: Besoa aldendu, pisuarekin.(40)
3. maila: Besoa aldendu, pisuarekin.(41)
4. maila: Besoa aldendu, banda elastikoarekin. (42)
43 – 46 ariketak
1. maila: Besoa ireki eta itxi. (43)
2. maila: Besoa ireki eta itxi, pisuarekin. (44)
3. maila: Besoa ireki eta itxi, pisuarekin. (45)
4. maila: Besoa ireki eta itxi, banda elastikoarekin. (46)
47 – 48 ariketak
1. maila: Belauna luzatu, eta eutsi. (47)
2. maila: Belaunak luzatu, banda elastikoarekin. (48)
49 – 52 ariketak
1. maila: Hanka tolestu. (49)
2. maila: Hanka tolestu, banda elastikoarekin. (50)
3. maila: Martxa, eserita. (51)
4. maila: Martxa, eserita, banda elastikoarekin. (52)
53 – 56 ariketak
1. maila: Eseri eta altxatu, bermatuta. (53)
2. maila: Eseri eta altxatu, laguntzarik gabe. (54)
3. maila: Sentadilla horman.(55)
4. maila: Sentadilla, aulkian bermatu gabe. (56)
-
Ariketak lurrean (57-78 ariketak)
57 – 60 ariketak
1. maila: Besoa luzatu. (57)
2. maila: Hanka luzatu. (58)
3. maila: Luzatu besoa eta hanka, txandaka.(59)
4. maila: Luzatu besoa eta hanka, txandaka, banda elastikoarekin. (60)
61 – 64 ariketak
1. maila: Besoa mugitu, horizontal. (61)
2. maila: Eskua buru gainean, eta enborra biratu. (62)
3. maila: Enborra biratu, besoa luzatuta dagoela. (63)
4. maila: Enborra biratu, besoa luzatuta dagoela. (64)
65 – 67 ariketak
1. maila: Enborra luzatu, besaurreak bermatuta daudela. (65)
2. maila: Enborra luzatu, eskuak bermatuta eta ukondoak luzatuta daudela. (66)
3. maila: Enborra luzatu, sorbaldak tolestuta daudela. (67)
68 – 70 ariketak
1. maila: Aldaka luzatu, belauna luzatuta dagoela. (68)
2. maila: Hanka zuzen altxatu. (69)
3. maila: Hanka altxatu, belauna tolestuta dagoela. (70)
71 – 72 ariketak
1. maila: Plantxa, belaunak bermatuta. (71)
2. maila: Plantxa, belaunak bermatu gabe. (72)
73 – 76 ariketak
1. maila: Flexioa hormatik hurbil. (73)
2. maila: Flexioa barraren mailan. (74)
3. maila: Flexioa, belaunak bermatuta. (75)
4. maila: Flexioa, belaunak bermatu gabe. (76)
77 – 78 ariketak
1. maila: Plantxa, belaunak bermatuta. (77)
2. maila: Plantxa, belaunak bermatu gabe. (78)
-
Ariketak zutik (79-133 ariketak)
79 – 82 ariketak
1. maila: Oinkada, albo bat bermatuta. (79)
2. maila: Oinkada, bermatu gabe. (80)
3. maila: Oinkada, besoa altxatuta dagoela, pisuarekin. (81)
4. maila: Oinkada, besoa altxatuta eta enborra biratuta daudela, pisuarekin. (82)
83 – 86 ariketak
1. maila: Besoa aldendu. (83)
2. maila: Besoa aldendu, pisuarekin. (84)
3. maila: Besoa aldendu, banda elastikoarekin. (85)
4. maila: Besoak banandu, banda elastikoarekin. (86)
87 – 90 ariketak
1. maila: Besoa tolestu. (87)
2. maila: Besoa tolestu, pisuarekin. (88)
3. maila: Besoa tolestu, pisuarekin. (89)
4. maila: Besoa tolestu, banda elastikoarekin. (90)
91 – 94 ariketak
1. maila: Aldaka banandu, bermatuta. (91)
2. maila: Aldaka banandu, bermatuta eta banda elastikoarekin. (92)
3. maila: Aldaka banandu, laguntzarik gabe eta banda elastikoarekin. (93)
4. maila: Alboz ibili, banda elastikoarekin. (94)
95 – 98 ariketak
1. maila: Aldaka tolestu, bermatuta. (95)
2. maila: Aldaka tolestu. (96)
3. maila: Aldaka tolestu, banda elastikoarekin. (97)
4. maila: Martxa tokian, banda elastikoarekin. (98)
99 – 102 ariketak
1. maila: Aldaka luzatu, bermatuta. (99)
2. maila: Aldaka luzatu, laguntzarik gabe. (100)
3. maila: Aldaka luzatu, bermatuta eta banda elastikoarekin. (101)
4. maila: Aldaka luzatu, laguntzarik gabe eta banda elastikoarekin. (102)
103 – 106 ariketak
1. maila: Orpoak gluteora, tokian, bermatuta. (103)
2. maila: Orpoak gluteora, tokian. (104)
3. maila: Korrikaldia tokian, orpoa gluteora. (105)
4. maila: Korrikaldia martxan, orpoa gluteora. (106)
107. ariketa
Jumping Jack. (107)
108 – 110 ariketak
1. maila: Pisu hila, pisurik gabe. (108)
2. maila: Pisu hila, halterekin eta bi eskuekin. (109)
3. maila: Pisu hila, halterekin kulunka. (110)
111 – 114 ariketak
1. maila: Jauziak tokian. (111)
2. maila: Jauziak, albo batera mugituz. (112)
3. maila: Jauziak, tokian, hanka batekin. (113)
4. maila: Jauziak, albo batera mugituz, oin bat bermatuta. (114)
115 – 118 ariketak
1. maila: Oin bat bermatu, barrarekin. (115)
2. maila: Oin bat bermatu, barrarekin, eta mugimendu zirkularra. (116)
3. maila: Oin bat bermatu. (117)
4. maila: Oin bat bermatu eta mugimendu zirkularra. (118)
119 – 122 ariketak
1. maila: Tandema tokian, bermatuta. (119)
2. maila: Tandema tokian. (120)
3. maila: Tandema mugimenduan. (121)
4. maila: Tandema atzerantz. (122)
123 – 126 ariketak
1. maila: Alboz ibili, bermatuta. (123)
2. maila: Alboz ibili. (124)
3. maila: Alboz ibili, gurutzatuta, bermatuta. (125)
4. maila: Alboz ibili, gurutzatuta. (126)
127 – 130 ariketak
1. maila: Martxa tokian. (127)
2. maila: Martxa tokian, belaunak altxatuta. (128)
3. maila: Belaunak azkar altxatu, tokian. (129)
4. maila: Martxa, belaunak altxatuta, azkar. (130)
131 – 133 ariketak
1. maila: Puntak-orpoa, bermatuta. (131)
2. maila: Puntak-orpoa. (132)
3. maila: Oin-puntetan eta orpoen gainean ibili. (133)
-
Arnasketa (134-143 ariketak)
134 – 135 ariketak
1. maila: Diafragmako arnasketa. (134)
2. maila: Diafragmako arnasketa. (135)
136 – 137 ariketak
1. maila: Saihetseko arnasketa. (136)
2. maila: Saihetseko arnasketa. (137)
138 – 139 ariketak
1. maila: Arnasketa, besoak altxatuta. (138)
2. maila: Arnasketa, besoak altxatuta. (139)
140 – 141 ariketak
1. maila: Arnasketa, besoak zabaldu eta itxiz. (140)
2. maila: Arnasketa, besoak zabaldu eta itxiz. (141)
142 – 143 ariketak
1. maila: Sustagailuak. (142)
2. maila: Sustagailuak (143)
-
Bizikleta (144. ariketa)
144. ariketa
1. maila: Bizikleta estatikoan pedalei eman. (144)
Programaren hasieran koaderno txiki hau emango dizugu paperean, gomendatutako ariketak erregistratzeko.

