Kimioterapia aktiboko tratamendu onko-hematologikoa jasotzen ari diren pazienteek ezin dute gidabaimena berritu eta eskuratu azken kimioterapiatik hiru hilabete igaro arte, eta ez da anemia edo tronbopenia esanguratsurik egon behar.

Arauaren eguneratzea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da (maiatzaren 26ko PCM/518/2023 Agindua), maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuaren bidez onartutako Gidarien Erregelamendu Orokorraren IV. eranskina aldatzeko ministro-agindu gisa.
Aldaketaren filosofia zera da: paziente onkologikoaren izaera ez betikotzea, gaixotasunaren erantzun-irizpideak lortzeaz eta tratamendurik gabeko faseetan egoteaz harago.
Gidabaimena berritzeko edo lortzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:
- Gutxienez hiru hilabete igaro izana serie hematologikoen alterazio larririk gabe, Hematologiako espezialistak aldeko txostena egin ondoren. Hala, baimena urtebeterako berrituko da.
- Gaixotasunik eta/edo tratamendu aktiborik gabeko egoeran hiru urtez mantenduz gero, hurrengo berritzea biztanleria orokorrarentzat ezarritako epearen araberakoa izango da, adin-tartearen arabera.
Gidabaimena indarrean duten pazienteei gidatzea formalki debekatu ez arren, ikuspuntu medikotik gomendatzen dugu ibilgailurik EZ gidatzea kimioterapia jasotzen ari zaren bitartean.
Ahotik hartzeko tratamendu jarraitua jasotzen ari bazara, galdetu erreferentziazko medikuari.

