Hesteetako gaixotasun inflamatorioa deitzen denaren barruan beren kausa partzialki soilik ezagutzen diren zenbait eritasun kroniko biltzen dira. Gaixotasun horietan inflamazio anormal bat gertatzen da digestio-hodian, eta, zenbaitetan, beste organo batzuetan ere bai.
Gaixotasun honetan, barealdiak eta aktibitate-aldiak txandakatzen dira. Gaixotasunak aktibo dagoenean sortuko ditu sintomak.
Hesteetako gaixotasun inflamatorio kronikoaren zergatiak ezezagunak badira ere, onartu ohi da genetikoki joera duten pertsonen artean agertzen dela. Izan ere, pertsona horiengan zenbait ingurumen-faktoreren arteko elkarreraginak (infekzioak, tabakoa eta beste) erantzun immunologiko anomalo bat eragiten du, denboran luzatzen dena.
Gaixotasun kroniko bat da, eta ez du izaten berez sendatzeko joerarik. Eskura dauden tratamenduen helburua da jarduera inflamatorioa deuseztatzea, sortutako lesioak sendatzea eta barealdi klinikoari bere horretan eustea.
Hesteetako gaixotasun inflamatorio motak
Hesteetako gaixotasun inflamatorioa aipatzen dugunean, batez ere hiru gaixotasunez ari gara:
Crohn-en gaixotasuna. Hesteetako eritasun inflamatorio mota bat, ahotik uzkira bitarteko digestio-traktuaren edozein tartetan eragina izan dezakeena. Bere ezaugarria da hesteetako hormaren lodiera osoari eragiten diola, modu ez-jarraituan, baita bata bestetik urrun dauden zenbait segmentutan ere. Hormaren lodiera osoari eragiten dionez, zenbait konplikazio eragin ditzake, hala nola estenosiak, fistulak eta abzesuak.
Kolitis ultzeraduna koloneko prozesu inflamatorio bat da; ezaugarri nagusia mukosaren inflamazio jarraitua da, ondesteari eragiten diona eta, jarraian, gainerako kolonari, non hedadura aldakorra izan daitekeen.
Kolitis ultzeraduna koloneko prozesu inflamatorio bat da; ezaugarri nagusia mukosaren inflamazio jarraitua da, ondesteari eragiten diona eta, jarraian, gainerako kolonari, non hedadura aldakorra izan daitekeen.