Hatzeko ziztatuz odola biltzea eta paper-txartelean jasotzea

  • Ziztada egin aurretik, eta odol-fluxua errazteko, oso garrantzitsua da zonaldea berotzea, atzamarra gehiegi estutu gabe masajeatuz edo ur beroko txorrotaren azpian jarriz.
  • Aldez aurretik zonaldea desinfektatu eta erabat lehortu.
  • Atzamarra lantzetarekin ziztatu. Normalean, hatz luzean, alboetako batean.
  • Gaza batekin lehen odol-tanta kendu, eta beste odol-tanta handi bat sortzen utzi, zirkulua inpregnatzeko modukoa.
  • Hurbildu txartela odol-tantara, ahal dela atzamarraz ukitu gabe, eta utzi odola txartelean zabaltzen zirkulua bete arte, ukitu bakar batean, baina gehiegi inpregnatu gabe.
  • Zirkuluak erabat bete (bi zirkulu betetzea nahikoa da). Zirkulu beteek itxura bera izan behar dute paperaren bi aldeetan.
  • Ziztadaren zonaldean presioa egin, odoljarioa eten arte.
  • Pazientearen datuak jarri: izena, abizenak, IKKa (jakinez gero) eta ateratze-data.
  • Txartela giro-tenperaturan lehortzen utzi (ez jarri zuzenean bero, hezetasun edo eguzki-argiaren eraginpean) paperezko gutun-azal batean jarri baino 3 ordu lehenago gutxienez. Ezin da plastikozko poltsarik erabili.
  • Bidali laborategira 24 ordu igaro aurretik.
Osasun Publikoko Laborategia
Bizkaiko Parke Teknologikoa Ibaizabal kalea, 502 eraikina
48160 DERIO (BIZKAIA)

Txartelak Oinarrizko Eremu bakoitzeko ospitaleetan ematen dira. Leku lehor, fresko eta ilunetan gorde behar dira. Egiaztatu iraungitze-data, eta baliozkoak ez badira, eskatu berriz emateko.

Odola ateratzea eta paperezko txartelean jasotzea

Deskarga daitezkeen dokumentuak

Hatzeko ziztatuz odola biltzea eta paper-txartelean jasotzea