Unitateak 30 urtetik gorako ibilbidea du, eta eskualdeko erreferentzia da. Euskadiko, Errioxako eta Kantabriako paziente guztiak artatzen ditugu, baita Nafarroakoak, Burgoskoak, Palentziakoak eta urrunagoko lekuetakoak ere noizean behin.

Hori dela eta, urtean gutxi gorabehera 30 kasu berri izaten ditugu, eta 400 pazienteri baino gehiagori egiten diegu segimendua, jaiotzen direnetik 22 urte bete arte.

Nazioan eta nazioartean errekonozimendua jaso duen talde bat gara; Fisuren Amerikako Elkarteko kideak gara (munduko elkarterik garrantzitsuena), Bilboko Cleft Palate Team gisa, eta ICHOM emaitzen ebaluazio-programan gaude.

Unitateko kideak fisuren Espainiako elkartekoak (SOCEFF) eta Amerikako elkartekoak (CPF-ACPA) gara; hori dela eta, horien guztien protokoloak gereganatzen ditugu eta hainbat bileratara joaten gara eguneratuta egoteko.

Gure helburua da ezpain-ahosabaietako fisura duen haurrari tratamendu integrala eta osatua ematea. Horretarako, profesional ugari integratzen eta koordinatzen ditugu, hala lehen diagnostikoa egiten duten ginekologoak nola ondorioen behin betiko tratamenduaz arduratzen diren helduen unitateak.

Taldea eta ospitaleko kokapena

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko taldeak ezpain-ahosabaietako diagnostikoa eta tratamendua egiteko beharrezko diziplina guztiak integratzen ditu.

Honako hauek osatzen dugu taldea:

  • Kirurgialari pediatrikoak: berregite-operazioak egingo ditugu.
  • Logopeda: ohiturak ebaluatzeko eta tratatzeko.
  • Koordinatzailea: zuen ohiko kontaktua izango da, hala hitzorduetarako nola zalantzetarako.
  • Otorrinolaringologoak
  • Genetistak
  • Aurpegi-masailetako kirurgialariak
  • Odontopediatrak
  • Ortodontistak

Guztien lana ezinezkoa izango litzateke beste mediku, erizain, teknikari, administrari eta abarren laguntza ez balute.

Mapa del hospital

Unitate belofaringeoa ospitaleko bosgarren solairuan dago, E blokean (5E).

Ospitalearen sarrera nagusitik sartu, eta eskuinera biratu, 5. blokearen amaieraraino. Hor igogailua hartu, 5. solairura igotzeko.