«Nire bizi-kalitatea» programa proiektu bat da, eta helburua da bere pazienteen bizi-kalitate hobetzea, tratamenduan zehar sortzen diren behar zehatzetan arreta jarrita eta horiek artatuta.
Programak pazienteentzako galdetegi batzuk ditu, eta horiekin alderdi garrantzitsu batzuei buruzko zuzeneko informazioa lortzen da.
- Zuen erantzunek lagunduko digute zer arazo agertzen diren jakiten, eta nola lagundu ahal dizuegun baloratzen.
- Informazio hori pazientearen historia klinikoan gordeko da, eta hor zuek eta talde medikoa bakarrik sar zaitezkete.
- Zure baimen informatua behar dugu programan parte hartzeko. Parte hartzea erabat borondatezkoa da, eta edozein unetan eman ahal izango duzu baja, zuen segimenduaz arduratzen diren profesionalei jakinarazita.
ICHOM (osasunean emaitzak neurtzeko nazioarteko partzuergoa) nazioarteko proiektuko kideak garenez, gaixotasuna erreferentziako beste zentro batzuekin landu ahal izango dugu; esaterako, Great Ormond Street (Londres), Boston Children Hospital eta Sant Joan de Deu (Bartzelona) zentroekin, eta, horrela, gure emaitzak haien emaitzekin konparatu ahal izango ditugu.
Zeri buruz galdetuko dugu?
- Tratamenduaren emaitzak zer iruditzen zaizkizuen galdetuko zaizue, estetikaren, hizketaren eta osasun odontologikoaren eta hortzetakoaren alderdiak azpimarratuta.
- Hasieran, galderak gurasoei egingo dizkiegu, eta 8 urtetik aurrera, baita haurrei ere.
- Gainera, tekniken, konplikazioen, operazio-kopuruen, erregistro fotografikoen, eta antzerakoen datuak bilduko ditugu, eskaintzen dugun tratamendua egoki ebaluatzeko.
Nola jakingo dut noiz erantzun behar ditudan inkestak?
- Inkestei erantzuteko uneak 5, 8, 12 eta 22 urteak dira, eta datuak urte horretako kontsultan jasoko ditugu. Gogoraraziko dizugu!
- Guk, horrez gain, datuak jasoko ditugu lehenengo bisitan, 3 hilabetera eta operazio bakoitzaren ondoren.
- Gainera, liburu honetan jasota dago zer kontsultatan berrikusiko diren inkesten emaitzak; hala, aurretiaz erantzun ahal izango dituzue.
- Inkesta bete ondoren, idazkaritzara eraman, fotokopia dezaten, eta, hala, kopia bat izango dugu informatizatzeko.
Nola erantzun inkestei?
La primera encuesta la podrás rellenar en la consulta y para cumplimentar las siguientes podrá ser:
- Online, Osasun Karpetaren bidez.
- Kontsultan, aurrez aurre.
- Osasun Aholkuaren bidez.
Inkestak segimendu-kontsultara sartu aurretik erantzun behar dira, zuen medikuak zuekin batera berrikus ditzan emaitzak.