Gizarte-langileen talde bat dugu, eta haiek, zuen egoera aztertu ondoren, hau da, pazientearena eta familiarena, prozesu guztian aholkua eta laguntza eman ahal izango dizuete haien eskumenen barruan dauden alderdiei dagokienez. Hauek dira, besteak beste, gizarte-langileen eskumenak:

  • Orientazioa eskaintzea gaixotasuna dela-eta egin behar diren izapide eta kudeaketetan.
  • Alta ondorengo baliabideak bilatzea, eta eremuko gizarte-zerbitzuekin eta erreferentziako ospitaleko gizarte-lanarekin koordinatzea.
  • Senideei laguntzea pazientearen egoera berriarekin lotutako alderdietan eta aholkuak ematea kudea ditzaketen baliabide eta laguntzen arloan, hala nola mendekotasun-legea, eta legezko desgaitasun-egoera, lanerako ezintasuna eta gisakoak eskatzeko izapideak.
  • Familiei aholkuak ematea ospitaleko altaren ondorengo berreziketari eta eguneroko bizitzaren normalizazioari buruz, gainkarga prebenitzeko.
  • Pazienteari orientazioa eta kudeaketa eskaintzea erabil ditzakeen baliabideei buruz.
Ospitaleko beheko solairuan daude. Aurretik hitzordua eskatu behar da haien idazkaritzan.

Haiengana jo ahal izateko, hitzordua eskatu behar duzu zure osasun-zentroan.

    • Ahosabaiko fisurari teorikoki % 33ko minusbaliotasuna aitortzen zaio, baina praktikan arraroa da aitortzea eta kasu guztietan aldi baterakoa izango da, zuzendu arte.
    • Gainera, litekeena da adin txikikoaren mendekotasuna aitortzea apneen monitorearekin dagoen bitartean. Uste dugu zuen egoeran aplika daitezkeela 1148/2011 Errege Dekretuan, minbizia edo beste gaixotasun larri bat daukaten adin txikikoak zaintzeko lanaldi murriztuari buruzkoa, jasotzen diren baldintzak.
    • Errazen lor daitekeen laguntza da.
    • Lanaldia gutxienez % 50 murrizten da, eta ordaindu beharreko oinarriaren %100eraino ordaintzen da, Gizarte Segurantzako eta langabeziako kotizazioak ere ordaintzen dira.
    • Adin txikikoak zuzeneko zainketak eta etengabeak behar dituen bitartean ematen da.
    • Mutualitatean eskatzen da, eta guk dagozkion txostenak egingo ditugu.

Zalantzaren bat izanez gero, unitate belofaringeoaren erizaintzako langileei kontsultatu telefono honetara deituta: 946006238.

Laguntza psikologikoa behar izanez gero, lehen mailako arretako zuen pediatrak sintoma horiei aurre egiteko zer egin aholkatuko dizue eta, beharrezkoa denean, arreta espezializatuago batera bideratuko zaituzte.