Noiz hasi behar dut dentistarengana eramaten?

- Haur osasuntsu ororentzako gomendio orokorrei jarraitu behar zaie: hortzak gabitzea eta adi txantxarrei.
- Kontuan izan behar da malformazio orofazialak hortzetako txantxarrak izateko arrisku-faktoreak direla, eta, beraz, adi egon behar gara.
- Informazio gehiago nahi izanez gero: AEPED gomendioak.
Zer egin behar dut esne-hortz batean txantxarra izanez gero?
- Oro har, garrantzitsua da esne-hortzak ez ateratzea, espazioa gal daiteke-eta.
- Txantxarra detektatzen bada, onena da Odontopediatra batengana joatea.
Odontopediatriako Espainiako Elkartea: www.odontologiapediatrica.com
Hortz guztiak izango ditu?
- Ez da harritzekoa fisura duen paziente batek hortz gehiago (supernumerarioak) edo gutxiago (agenesia) izatea.
- Oso ohikoa da fisuraren aldean egon ohi den alboko ebakortza falta izatea (paleta).
- Tratamendua amaitzen denean, falta den pieza hori ordezteko modurik onena bilatuko dugu.
Ortodontzia-aparaturik jarri beharko da?

- Ziurrenik beharrezkoa izango da; eta fisura albeolarra izanez gero, zalantzarik gabe.
- Ortodontzia, oro har, lehenengo behin betiko haginak ateratzen direnean hasten dugu.
- Ahosabaia zabaldu behar izaten da, estuegia izan ohi da eta, batzuetan, harengandik tiratu behar izaten da orbainen uzkurdura konpentsatzeko.
Noiz joan behar da ortodontistarengana?
- Ortodontzia beharrezkoa dela uste badugu, Ortodontistekin batera egindako kontsulta baterako hitzordua emango dizuegu.
- Ortodontziaren beharra eta hasteko denborak baloratuko dira.
- Beharrezkoa bada, ortodontista batekin kontrola hastea gomendatuko dizuegu.
Ortodontzia estalduraren barruan sartzen da?
Zuzenketa kirurgikoak egiteko behar den ortodontzia Osakidetzan eta Kantabriako Osasun Zerbitzuan aitortuta dago.
Nork egin behar du ortodontzia?
- Onena ortodontista bat da, fisuretan eskarmentua duena.
- Funtsezkoa da hori egiten duena unitatearekin koordinatuta egotea, tratamenduak koordinatzeko eta arriskuei adi egoteko.
- Garrantzitsua da Ortodontziako espezialista bat izatea, eta ez aparatuak jartzen dituen odontologo bat.
Asociación Española de Ortodoncistas: www.aesor.org