Noiz hasi behar dugu?
- Haurra nolabaiteko jariotasunez hitz egiten hasten denean. Kontsultan azalduko dizuegu.
- Lehen zizakadurak agertzeak kezka handia sortzen du, baina, gehienentan ez da logopeda baten arreta espezifikorik behar izaten. Zalantzarik baduzue, jarri harremanetan ospitaleko logopedarekin, eta hark gomendatuko dizue zer egin. TFNA
Zeri erreparatu behar diogu ordura arte?
- Erresonantzia: ahotsa normal entzuten den edo sudurretik ihes egiten duen.
Horretarako, aho barruko presioa frogatzeko funtsezkoak diren fonema jakin batzuei erreparatzen diegu batez ere; fonema horiek honako hauek dira:/p /, /t/, /k/eta/s/ (arau mnemoteknikoa: eSKoPeTa).
- Ahozko ohiturak: nolakoa den arnasketa (sudurretik edo ahotik), batez ere lo dagoenean.
- Guk, gainera, irensketa (irensteko unean eta atsedenean mihiak hartzen duen posizioa) eta fonema giltzarrien artikulazioa kontrolatuko ditugu.
Zer nolako ariketak egin ditzakegu etxean?
Logopeda batengana joan aurretik eta imitatzen hasi bezain laster, aprobetxatu behar da erresonantzia, artikulazio eta ohitura hobeak lortzera bideratutako jolasak haiekin partekatzeko.
- Erresonantzia: pedorretak eta soplo-xurgatzea (lastotxoak, urtebetze-kandelak, harmonika, aire-serpentinak, pompa txirulak, etab.).
- Artikulazioa: onomatopeiekin jolastea (animaliak, sirenak, globo baten soinua eztanda egiten duenean, isiltzeko agintzea, etab.). Horrela, fonema desberdinak eta horien lotura desberdinak lantzen ditugu (diptongoak, azken kontsonanteak …).
- Mihiko klaskak egitean, mihia gora igotzen ikasiko du eta goiko masailezurra zabalduko zaio.
- Ohiturak: aho zabalik egon ez dadin saiatu. Horretarako, jolastu gorputz-eskemarekin, zer eskatuko diogun uler dezan; itxi bere ahoa kokotsa gorantz bultzatuta, eta esaiozu oso polit dagoela. Funtsezkoa da mukiak sarritan garbitzea, eta poliki-poliki zintz egiten irakastea. Usain-jolasak egitea, nasalitatea sustatzeko.
Jarduera horiek ia guztiak imitazioz agertzen dira; beraz, familian haur gehiago izanez gero, are errazagoa izango da gure helburua lortzea, haurrek berez beste haurrak imitatzen dituztelako, helduak baino lehenago.
Oinarri hori izan ondoren, arazoren bat egonez gero, guk kontsultan diagnostikatu eta logopedia espezifikoa gomendatuko dugu.
Horren garrantzitsua da sudurretik arnasa hartzea?
Bai, arnasketa egokiak, naso-abdominalak, ahotsa hobetzen du eta, batez ere, aurpegiaren hazkuntza harmonikoagoa eta gorputz-jarrera ona ekarriko ditu.
Gainera, mihia ahoaren barruan posizio egokian jartzea ahalbidetuko du, eta, beraz, irensketa egokia egiten lagunduko du.
Hori gutxi balitz, epe luzeko azterlanetan ikusi da ahotik arnasten dutenek bizi-itxaropen laburragoa izan ohi dutela.
Azken batean, funtsezkoa da ez bakarrik zure patologiarako.
Entzumen arazorik izango du?
- Eustakioren tronpa hodi bat da, erdiko belarria faringearekin komunikatzen duena.
- Ahosabai biguneko muskulaturari esker ireki eta ixten da.
- Ahosabai pitzatu batean mekanismo horrek ez du ondo funtzionatzen, eta baliteke otitisa garatzea.
Otorrino batek jarraipena egin behar du?
- Bai, erreferentziazko otorrino bat izan behar da, eta jarraipena egingo du, arazorik egon ez arren.
- Ez du zertan izan Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean; onena zuen etxetik gertu egotea da.
Aztertuko al dizkidate belarriak ebakuntza-gelan?
- Oro har, ahosabaiko kirurgia egin bitartean belarriak aztertzen dira mikroskopio bidez. Aldez aurretik otorrinoek baloratuko dute.
- Erdiko belarria okupatuta badago, drainatze trans-tinpanikoak jarriko dira.
- Eta ordutik aurrera, arazoak egonez gero bakarrik.
Zer neurri hartu behar ditut drainatzeak jartzen badizkidate?
- Arazorik gabe bainatu eta dutxatu zaitezke.
- Garrantzitsua da burua urpean ez murgiltzea eta xaboidun ura ez sartzea belarrietan, infektatu egin baitaitezke.
- Igerilekura joan zaitezke, urpean igeri egiten ez badu.
Nire umeari berriro ere drainatzeak jarri behar izanez gero, abisatu behar dut?
- Interesgarria da guk hori jakitea, koordinatu ahal izateko, baldin eta beste esku-hartze bat egitea pentsatzen ari bagara.
Nire semeari edo alabari begetazio ebakuntza egingo diote loaren apneengatik, zerbait gertatzen da?
- Oro har, ADENOIDEKTOMIA ez da egokia, ahotsa alda dezake-eta.
- Esku-hartze hori proposatzen badizuete, ORL gurekin harremanetan jarri behar da.