Goiko ezpainaren jarraitutasunaren akats bat da, alde bati edo biei eragin diezaieke eta zenbait erasan-maila ditu, hasi erabatekotik, non arraildurak ezpain osoari eta sudurraren zoruari eragiten dien, eta bestigialeraino, non larruazala osorik dagoen, baina muskulatura, pitzatuta.

Ezpain/sudur/hortz-albeoloaren (oia) unitateari eragiten dion akats bat da. Haurdunaldiaren 5. edo 6. astean garatzen da, normalean ezin detektatu diren ingurumeneko eta genetikako faktoreak batzen direlako.

photo

Nola eragingo dio nire semeari/alabari?

Ezpaineko fisura, funtsean, akats estetiko bat da; beraz, lasai, tratamendua baitauka.

Noiz zuzenduko da ezpaineko fisura?

Oro har, 10en araua jarraitzen da, hau da, denbora kirurgikoa markatzen duen araua: adin txikikoak 10 astetik gora izan behar ditu, 10 hemoglobinan eta 10 librako pisua (4,53 kg). Gerta daiteke tratamendua pixka bat atzeratzea erasan-mailaren eta beste egoera pertsonal batzuen arabera, baina ohikoena da haurrak hiru hilabete dituenean operatzea.

Zer egin dezaket ordura arte?

Fisurak bi aldeei eragiten badie, hortz-protesietarako itsasgarri batekin itsatsitako ortopedia-plaka bat jarri behar dugu ahosabaia zabaltzeko eta, horrela, segmentu zentrala edo premaxilarra sartu ahal izango da alboetako prozesuetan.

Fisura mota zeinahi dela, kako bat ipiniko dugu sudurretik trakzionatzeko eta ezpainaren bi zatiak hurbilduko dituen zingila bat ere jarriko dugu. Gailu horien helburua da hazkundeari ahalik posiziorik onenean bide ematea eta ehunak luzatzea.

Azalpen-bideoak

Nola jarri sudur-konformadoreak.

Nola jarri trakzio-kakoa eta ezpain-euskarria.

Operazioa

Anestesia orokorra jarrita, fisura osoa irekiko dugu, gaizki txertatuta dauden muskuluetara iristeko, eta berriz kokatzeko.

Ezpainaren ebakiduratik sudurreko kartilagoak desitsatsiko ditugu, kartilagoak posizio normalagoan jartzeko.

Ezpain funtzional bat lortu nahi dugu, ondo mugituko dena eta bi aldeak ondo itxiko dituena, bestibulu on batekin (ezpainaren barneko aldea).

Gainera, elkarrizketa-distantziara estetika normalizatu bat izatea nahi dugu, bai ezpainean, bai sudurrean, bai orbainean.

Oro har, ona izaten da. Haurtxoa bularra hartzeko gai bada, bularreko elikadura berriz hasi ahal izango da operazioa egin eta ordu gutxira. Biberoia hartzen badu, zunda bat jarriko dugu horren bidez elikatzeko 2 egunez.

Normalean ospitalizazioa bi egunekoa izaten da, eta analgesia jarriko diogu bitarte horretan, nahiz eta prozedurak, harrigarriki, min gutxi sortzen duen.

Gainera, hodi formako plastiko batzuk izango ditu sudurrean, kanpoko plaka bati josiak, nahi dugun norabidean orbaintzeko. Horiek kontsultan kenduko ditugu, eta 4 hilabetez mantenduko ditugun erabili eta kentzeko batzuekin ordeztuko ditugu.

Lehenengo egunetan besotakoekin egongo da, ukondoa ez tolesteko eta operatutako gunera ezer ez eramateko.

Orbaina hobetzeko, badaude silikonazko gelak. Masaje zirkularrak ere eman daitezke orbainean. Bi gauzak, operazioa egiten denetik hilabete pasatu ostean.

Ebakuntza berriro egin daiteke, hala ezpainaren nola sudurraren estetika hobetzeko.

Bi berrebakuntza mota daude:

  • Tarteko berrikuspena: hazkundean zehar egiten da, 5 urtetik aurrera, oro har, eta estetikak pazienteari konplexua sortzen badio. Moldaketak ez dira oso agresiboak, hazkundea ez okertzeko.
  • Behin betiko berrikuspena: hazkundea amaitu ondoren egiten da, 18 urtetik aurrera, beraz. Erasanaren arabera kirurgialari plastikoak, aurpegi-masailetako kirurugialariak edo otorrinolaringologoak egin dezake.