Alta jaso eta 2-3 egunera, zure erizainak telefonoz dei zaitzake galdetzeko nola sentitzen zaren, zainketaren batekin laguntzarik behar al duzun eta egiaztatzeko sendaketak egiteko eta puntuak kentzeko hitzorduak hartu dituzula.
Zure erreferentziazko anbulatorioan jakinaren gainean egongo dira ospitaleratuta egon zarela, gertaerari buruzko informazioa eskuragarri izango dute eta baloratuko dute ea zure susperraldian lagundu behar al dizuten.
Ospitaleko altaren egunean, esango dizute ea zure osasun-zentrora joan behar al duzun zauriak berrikustera eta puntu edo grapak kentzera. KONTSULTA HORIETAN EZ DIZUTE ZUNDA KENDUKO.
Gogoan izan kontsulta horretan arta zaitezten, sendaketarako hitzordua eskatu behar duzula zure anbulatorioko erizainarekin.
Prestaketa
Azterketa horietarako ez da inolako prestaketarik egin behar, baina zauria behar bezalako higiene-baldintzetan mantendu beharko duzu, eman dizkizuten gomendioak errespetatuz.
Zer eraman behar dut?
Alta-egunean eman zizuten erizaintza-txostena eramatea gomendatzen dizugu, hor jasota baitaude egin beharreko sendaketak.
Ez ahaztu honako hauek aipatzea

- Sukarra baduzu edo zure egoera fisikoa okerrera egiten ari dela sentitzen baduzu.
- Odola hautematen baduzu zaurietako batean edo gernu eta gorozkietan.
- Mina sentitzen baduzu.
- Medikazioarekin arazoak badituzu.
- Ager litezkeen bestelako konplikazioak.