Endometriosia duten emakumeak artatzeko diziplina anitzeko unitateak izatea funtsezkoa da arreta egokia eta eraginkorra emateko, bizi-kalitate txarra eta ernalezintasuna duten edo ez duten kasu konplexuetan . Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean Endometriosi-unitate bat dago, urte askotako esperientzia duena, eta osasun arloko profesionalen diziplina anitzeko talde batek osatzen duena. Honako hauek gara:
- Pelbiseko kirurgian, lagundutako ugalketan eta bereizmen handiko ekografian espezializatutako ginekologoak.
- Erradiologak.
- Minaren maneiuan espezializatutako anestesiologoak.
- Zirujauak.
- Urologoak.
- Mediku errehabilitatzaileak.
- Psikiatrak eta psikologo klinikoak.
- Endometriosian, lagundutako ugalketan eta zoru pelbikoaren fisioterapian espezializatutako erizainak.
Gure unitatea Kanpoko Kontsulten eraikineko lehen solairuan aurki dezakezu.
Eraikinaren sarreratik, Kanpo Kontsultak 1 (mapan horiz markatuta) sar zaitezke, eta hortik lehenengo solairura igo. Sarrera horretatik eraikinera sartzean, -1 solairuan egongo zara, eta, beraz, 2 solairu igo beharko dituzu lehenengo solairura iristeko.
Ospitaleko sarrera nagusitik ere sar zaitezke (mapan berdez markatuta). Joan C blokearen amaierara eta igo lehenengo solairura.
Hurrengo grafikoan Endometriosi-unitatera iritsi arte egin beharreko ibilbidea azaltzen da. Prozesu osoan zehar, eman beharreko urrats bakoitzean gidatuko zaituen profesional-talde bat izango duzu alboan.Zure gaixotasunaren prozesu osoan lagunduko dizugu.
Arreta ematen dizuten osasun-langileek hainbat kontu azalduko dizute:zer gertatzen zaizun, zer espero dezakezun, zer urrats egitea proposatzen dizuten, eta zer galdera izan dezakezun, baina, hala ere, baliteke zalantzak izatea.
Zuri laguntzeko gaude hemen.