Alta-txostenean zehatz-mehatz azaltzen da zer botika hartu behar dituen semeak eta nola hartu behar dituen.

  • ANALGESIKOAK
  • ANTIBIOTIKOAK
  • ETXEKO OHIKO JANARIA

Haurrak etxean egon behar du giro lasaian.

Etxean, baliteke beheko gorputz-adarrak eusteko bitartekoak erabiltzea. Ospitalean emango dizkizuete.

Ez da bainatu behar zunda eta bendajea kendu arte.

Bendajea estaltzen duen esparatrapua gernuz edo “kakaz” (gorozkiak) zikintzen bada, kendu leunki gaza heze batekin. Baina ez kendu zakileko bendajea.

Etxera joan aurretik, gure ospitaleko erizainak azalduko dizu nola zaindu bendajea eta gernua biltzeko zunda.

Gernu-poltsa erabiliz gero, beheko posizioan jarri beharko duzu, gernua ondo jario dadin.

ALARMA-ZEINUAK. Honelakorik gertatuz gero, jarri harremanetan ospitalearekin edo etorri larrialdietara:

Zure semeak min handia du eta eskura dituzun medikamentuekin ez da lasaitzen.

Odola dario eta ez da gelditzen.

Bendajea erortzen da.

Zundatik ez da gernurik ateratzen.

Zunda ateratzen da.

Sukarra.

Gernua zundatik pasatzeko edo biltzeko poltsan jasotzeko arazoak daude

Zer gertatzen da?

  • ZUNDA KENTZEA HAUR-UROLOGIAKO ERIZAINTZAKO KONTSULTAN.

Ospitalera itzuli beharko duzu (urologia pediatrikoko/urodinamiako kontsultara) alta-txostenean adierazitako egunean, bendajea eta maskuriko zunda kentzera. Mingarria izan daiteke. Horrexegatik, kontsultara etorri aurretik:

Goiz horretan, eman semeari mina arintzeko medikamentuaren dosi oso bat (ibuprofenoa/parazetamola). Bendajea kendu ondoren, zakila gorri eta handituta ikus daiteke; hori normala da eta aste gutxi barru haren itxura normalizatuko da.

  • ZUNDA KENTZEA ANESTESIA OROKORRAREKIN.

Ezohikoa bada ere, batzuetan, arazoak egon daitezkeela susmatuz gero, zunda eta bendajea anestesia orokorrarekin kentzen dira.

  • ZUNDA SUPRAPUBIKOA.

Haur batzuek zunda bat eraman behar dute abdomenean barrena. Zirujauak azalduko dizu nola erabili eta noiz kenduko zaion.

  • EBAKUNTZA ONDOKO KONTSULTA

Medikuak zu eta zuen semea ikusiko zaituzte ebakuntza egin eta 4-6 astera. Kontsulta horretarako hitzordua eman eta egin beharreko hurrengo kontrolak azalduko dizkizuegu.