Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko 0 solairura joan beharko duzu, ebakuntzarako adierazitako egun eta orduan.
Harrera-leihatilan NANa eta osasun-txartel indibiduala aurkeztu beharko dituzu, zure paperak presta ditzaten; beraz, ez ahaztu ekartzea.
- Ebakuntzarako prestaketa
- Ebakuntzarako urratsak
- Ebakuntza-gelatik irteten zarenean honako hauek izango dituzu
- Ebakuntzaren egiaztagiriak
- Baraurik egongo zara, aurreko eguneko 24:00etatik.
- Dutxatuta eta higiene-errutina eginda egongo zara, entregatu zizuten informazio-orrian adierazten den bezala.
- Ebakuntzaren gorputz-ataleko ilea kenduta izango duzu, hala egiteko esan badizute.
- Protesirik (audifonoak, hortzordeak, betaurrekoak…), bitxirik edo erlojurik ez duzu izango jarrita.
- Kontsultan azaldu dizkizuten medikazio-jarraibideak beteta izan behar dituzu.
- Ziurtatu ez duzula sukarrik edo katarro/gripe sintomarik; hala izanez gero, jakinarazi zerbitzuari, ebakuntzara bertaratu aurretik.
- Pazienteen Harrera Unitatean ebakuntzarako prestatuko zaituzte.
- Gogoan izan pertsona bakarra egon daitekeela zurekin; beraz, zurekin etortzen diren gainerako pertsonek adierazitako gelan itxaron beharko dute.
- Ondoren, jagoleak ebakuntza-gelara eramango zaitu; han, beharrezko prestaketarekin amaituko dute eta anestesistak bisitatuko zaitu.
- Ebakuntzak 3 eta 4 ordu bitartean irauten du, baina luza daiteke, sortzen diren beharren arabera.
- Ebakuntzaren ondoren, Anestesia osteko Suspertze Unitatera eramango zaituzte, eta han zenbait ordu emango dituzu, anestesiatik suspertzen.
- Une horretan, osasun-profesionalek ebakuntzaren gorabeherak azalduko dizkiete zurekin etorri diren pertsonei.
- Medikuek egokitzat jotzen dutenean, Urologiako ospitaleratze-solairura eramango zaituzte; han gela bat eta ohe bat izango dituzu zuretzat.
- Ebakuntzarako beharrezkoak diren zauri txikiak.
- Drainatze-sistema, gera litekeen odola kanporatzeko. Drainatzea etxera joan aurretik kenduko dizute.
- Maskuri-zunda, txiza egiteko. Alta jaso eta 2-3 astera kenduko dizute zunda, urologia-kontsultan.
- Zure laguntzaile edo senideren batek ebakuntzaren egiaztagiririk behar badu, Urologia Zerbitzuko Idazkaritzan eskatu ahalko du.
- Zure izen-abizenak esan beharko ditu eta eskatzailearen NANa aurkeztu beharko du.