Joan Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko HARRERA NAGUSIKO UNITATERA (sarrera nagusia, beheko solairua).

Zer prestatu behar duzu?

  • Semeak baraurik etorri behar du: 6 orduko baraualdia solidoen eta esnearen kasuan, eta ordubeteko baraualdia uretarako.

Anestesistak jarraibide espezifikoak azalduko dizkizu aldez aurretik, kontsultan.

Jarraibideak bete ezean, zuen semearen ebakuntza atzeratu daiteke edo bertan behera geratu.

Zuen semeak aurreko kontsultetan detektatu ez den bestelako arazo medikorik, alergiarik eta abar izanez gero, mesedez, jakinarazi medikuei. Eta botikaren bat hartzen badu, mesedez, ekar ezazu.

    ERIZAINTZA Zuen semeari harrera egingo dio kirurgia-aurreko anestesia-gelan, aurretik emandako eskumuturrekoarekin identifikatuko du, eta aurremedikazioa emango dio.
    KIRURGIA Zuen semeari ebakuntza egin ahal zaiola eta ebakuntzarako baimena sinatuta dagoela eta ulertu egin duzuela egiaztatuko du. Zalantzarik izanez gero, GALDETU zirujauari.
    ANESTESIA Pazienteari anestesia emateko arazorik ez dagoela egiaztatuko du.

KIRURGIA ALDI BAKAR BATEAN Kasu arinetan/ertainetan, 1 eta 3 ordu arteko iraupena duen ebakuntza bakar batean zuzentzen dira hipospadiak.

Zirujauak uretra zulodun bat (meatoa) egiten du zakilaren puntan, zakilaren inkurbazioa zuzentzen da eta prepuzioaren zirkunzisioa edo berreraikuntza egiten da.

Haurra uretrako zunda batekin (gernurako kateterra) eta bendaje batekin irtengo da ebakuntza-gelatik, eta handik 5-7 egunetara kenduko zaizkio.

KIRURGIA BI ALDITAN Kasu larrietan, hipospadiak ebakuntza batean edo bitan zuzentzen dira. 2 alditan egitea aukeratuz gero:

  • Lehenengo ebakuntza. Zakilaren inkurbazioa zuzentzen da eta prepuzioa (mentaketa) erabiltzen da bigarren ebakuntzan uretra sortzeko. BENDAJEA ETA ZUNDA 5-7 EGUNETARA KENDUKO DIRA. Ospitaleratuta dagoen bitartean, baliteke sedazioa eman behar izatea sendaketak egiteko.
  • Bigarren ebakuntza. LEHENENGOA EGITEN DENETIK 6-8 HILABETETARA.

Bai anestesistak bai kirurgialariak arrisku guztiak azalduko dizkizuete kontsultan.

ANESTESIAREN ARRISKUAK. Edozein anestesiak konplikazio-arriskua dakar, baina txikia izaten da.

Zuen semearen anestesista edozein konplikazio konpontzeko trebatutako medikua da.

Anestesiaren ondoren, haur batzuk gaizki senti daitezke eta botaka egin dezakete. Buruko edo eztarriko mina ere izan dezakete, edo zorabiatuta sentitu. Ondorio horiek iragankorrak izan ohi dira, eta ez dira larriak.

EBAKUNTZAREN ARRISKUAK

Ebakuntza-ondoko berehalako konplikazioak:

Mina, maskuriko espasmoak, odoljarioa/hematoma, hantura, infekzioa. 10 haurretatik bik, gutxienez, epe luzerako arazoak dituzte, eta beste ebakuntza bat egitea beharrezkoa izaten da (batez ere hipospadia larrienetan).

  • Maskuriko mina edo espasmoak (maskuriko uzkurdura mingarriak):

Haurrak botikak hartu behar ditu minik ez izateko. Medikamentu bat emango diogu maskuriko espasmoak izan ez ditzan . Txostena eta errezetak emango dizkizuegu, eta erizainak azalduko dizue nola eman.

  • Hantura eta ubelduraren bat (hematoma) egon daiteke ebakuntza-eremuan, oso alde delikatua baita:

Hantura berez pasatzen da, eta hematomak, egun batzuk behar badira ere, desagertzen doaz.

  • Arazoak zundarekin:

Medikuak zunda nola zaindu eta ospitalera noiz etorri behar den azalduko dizue.

  • Odoljarioa:

Ebakuntza ondoren odol gehiegi galtzea arraroa da eta berez desagertu ohi da. Batzuetan, haurra ospitalean dagoen bitartean, bendajea aldatu behar da.

  • Infekzioa:

Ebakuntzako infekzioak oso arraroak dira. Haurrak antibiotiko bat hartu behar du gernu-infekzioak prebenitzeko. Txarto badago eta/edo sukarra badu, joan pediatriako larrialdietako zerbitzura.

  • Idorreria:

Garrantzitsua da haurrak egunero kaka egitea, bestela libragarri bat emango zaio.

  • Hauek dira epe luzerako konplikaziorik ohikoenak:
    • Fistula. Zulo bat uretra berrian.
    • Estenosia. Uretraren estutasuna
    • Emaitza eskasa itxura aldetik