Bideo honetan, diabetesaren autokontrolerako oinarrizko puntuak errepasatuko ditugu. Besteak beste, gluzemia-kontrola nola egin, edo intsulina nola jarri ikusiko dugu.

Diabetesa kontrolatzeko intsulina hartu behar denean, larruazalpeko injekzio baten bidez jartzen da. Bideo honetan azaltzen dugu nola jarri ondo injekzioa, eta zeri erreparatu injektatzeko orduan.

Hipogluzemia diabetesaren konplikazio akuturik ohikoenetarikoa da. Oso garrantzitsua da berau prebenitzea, haren sintomak ezagutzea eta gertatuz gero nola jokatu jakitea.

Gluzemia kapilarraren kontrola funtsezkoa da diabetesa intsulinarekin tratateko, eta ezinbesteko tresna nork bere diabetesa kontrolatu ahal izateko. Izan ere, teknika horren bitartez, zure gluzemia egokia, altua edo baxua den jakingo ahal izango duzu, eta horrek zure gaixotasunaren kontrola hobetzeko erabakiak hartzea ahalbidetuko dizu.

Diabetesa gaixotasun kronikoa da, gorputzak odolaren azukre-kantitatea behar bezala erregulatu ezin duenean sortzen dena. Osasun-profesionalek tratamendurik egokiena aginduko diote paziente bakoitzari, eta horietako bat, intsulina hartzea izan daiteke. Halaber, adieraziko diote odolaren glukosa-kantitatearen kontrolak egin behar dituen, eta hala bada, horien maiztasuna. Horrez gain, odolaren azukre-kantitatea jaisten denean (hipogluzemia), oso garrantzitsua da horretaz jabetzea eta…