Bideo honetan, Laura Santos doktoreak azalduko digu zeintzuk diren ohiko akatsak muskulubarneko adrenalina jartzean. Horiek ezagutzea da modurik onena ez egiteko.

Anafilaxiaren (larria izan daitekeen erreakzio alergikoa) sintomei aurre egin diezaiekeen tratamendu bakarra adrenalina da, beraz, oso garrantzitsua da ondo jartzen jakitea.

Aritz Segurola doktoreak azalduko digu nola jokatu pertsona heldu batek erreakzio alergikoa larria (anafilaxia) duenean, eta nork bere buruari adrenalina jartzeko modu egokia.

Agurtzane Bilbao doktoreak azalduko digu nola ezagutu nahigabeko ingesta batek ume alergiko batengan sor ditzakeen sintomak. Izan ere, larria bada (anafilaxia) eta muslulubarneko adrenalina jartzen ez bazaio, hilgarria izan daiteke.

Ume bati alergiaren bat diagnostikatzen zaionean, osasun-profesionalek garrantzi handiko gomendioak ematen dituzte jaki horren nahigageko ingesta saihesteko, dagozkion sintomak ezagutzeko, eta erreakzio alergiko larri baten aurrean, nola jokatu eta adrenalina jartzen jakiteko. Bideo honetan, kontuan hartu beharreko horiek guztiak gogora ekarriko ditugu.

Elkarrizketa tutorearekin Umeek ordu asko ematen dute ikastetxean. Horregatik, ezinbestekoa da janari-alergiaren bat duten umeen guraso eta/edo tutoreek diagnostikoaren berri ematea ikastetxeko tutoreari. Nola jokatu ikastetxean Baliteke janari-erreakzio alergiko larri bat (anafilaxia) gertatzea umea ikastxetxean dagoen bitartean. Horrelakorik gertatuz gero, oso garrantzitsua da lasaitasunez jokatzea: sintomak ezagutu, adrenalina behar bezala jarri eta 112 telefono-zenbakira deitu.

Anafilaxia erreakzio alergiko bat da, larria izan daitekeena. Bideo hauetan, janari-erreakzio alergikoak jorratuko ditugu. Elikagai batekiko alergia diagnostikatu ondoren, funtsezkoa da berau prebenitzea, sintomak ezagutzea, eta nahigabean jaki hori hartu eta erreakzio alergiko larria(anafilaxia) sortzen bada, modu azkar eta eraginkorrean jokatzen jakitea.