Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Bular Patologiako Unitatea bularreko minbiziaren diagnostikoa eta tratamendua egiteko beharrezko diziplina guztiak integratzen ditu.
- Ginekologia
- Erizain Minbizia
- Erizain kudeatzailea
- Medikuntza onkologikoa
- Erradioterapia onkologikoa
- Erradiodiagnostikoa
- Anatomia patologikoa
- Medikuntza nuklearra
- Errehabilitazioa
- Psiko-onkologia
- Gizarte-lana
Horien guztien lana ez litzateke posible izango beste hainbat profesionalen laguntzarik gabe: medikuak, erizainak, teknikariak, administrazioko langileak, eta abar.
Gaur egun, bularreko minbizia prozesu konplexu bat bihurtu da, eta diziplina anitzen bidez jorratzen da; beraz, beharrezkoa da askotariko espezialitate, osasun-langile eta asistentzia mailen arteko talde-lana.
Batzuetan argi egoten da zer tratamendu egin; baina, askotan, tumorearen berezko ezaugarriak direla eta, edo ager daitezkeen beste egoera batzuk direla eta (pazientearekin lotutako alderdi sozialak, pertsonalak…), ez da erraza izaten esku-hartze edo tratamendu jakin bati buruzko erabakiak hartzea. Batik bat kasu horietan, diziplina anitzeko eremu batean eztabaidatzeak erabaki hobeak hartzen laguntzen du; horrez gain, urrats asistentzialak murrizten dira, eta ospitaleko burokrazia erraztu, eta, hala, itxaronaldiak laburtu ere bai.
Bularraren Batzordea urteko asteazken eta ostegun guztietan biltzen da. Kasu guzti-guztiak aurkezten eta komentatzen dira, hasierako diagnostikoa egiten den unetik tratamendu egokiena zein den erabakitzen den arte. Batzordearen erabaki guztiak pazientearen historia kliniko elektronikoan jasota gelditzen dira, eta pazientearen tratamenduaren ardura duen profesional orok kontsulta ditzake.