Tratamenduari ekiteko modurik ohikoena kirurgia izaten da. Batzuetan, bular osoa kendu behar izaten da. Bularra ebaketan bertan berreraiki daiteke.

Kirurgiaren ondoren, pazienteak tratamendu kimioterapikoa behar badu, hori bigarren tokian egingo da. Oro har, erradioterapia agintzen bada, kirurgia eta kimioterapiaren ondoren jasotzen da (beharrezkoa izanez gero).

Hormona-terapiaren kasuan, kirurgiaren eta kimioterapiaren ondoren ematen da. Baliteke erradioterapiarekin batera egin behar izatea.

Hala eta guztiz, batzuetan hurrenkera hori aldatu egiten da. Aldaketarik ohikoena hauxe izaten da: kirurgiarekin hasi beharrean, tratamendu kimioterapikoarekin hastea. Horri kimioterapia neoadjubante deritzo. Hala, kimioterapiaren ondoren egingo da kirurgia.

Gainerako tratamenduak, hala nola erradioterapia eta hormona-terapia, ebakuntzaren ondoren egiten dira, pazienteak beharrezkoak baditu.

Zer tratamendu mota daude?

Zure medikuak azalduko dizkizu gaur egun zer tratamendu-aukera dauden, eta zure kasurako egokienak iruditzen zaizkionak gomendatuko dizkizu. Gure erakundean tratamendua hauek erabiltzen ditugu:

Tratamendu

kirurgikoa

Tratamendu

kimioterapikoa

(onkologia medikoa)

Tratamendu

erradioterapikoa

(onkologia erradioterapikoa)

Hormona

Tratamendu

Jaso ezazu haren laguntza erabakia hartzerakoan. Aipa iezazkiozu gaixotasunaren edo tratamenduaren inguruan dituzun zalantzak, ebaluatu aukera bakoitzaren alde ona eta txarra, eta aukeratu zuretzat egokiena dena.

Tratamendua aukeratzea

Elegir tratamiento

Gaur egun, bularreko minbiziaren tratamendua paziente bakoitzari banan-banan ezartzen zaio, pazientearen gaixotasunaren arabera. Tratamendurik egokiena zein den jakiteko ezinbestekoa da tumore mota ezagutzea, hau da, ondo jakitea zein diren tumorearen ezaugarriak: zer tamaina duen, ukitutako gongoil edo organorik baden, eta abar.

Eta, azkenik, gradu histologikoa (1. gradua – baxua; 2. gradua – tartekoa; 3. gradua – altua). Graduak esaten digu tumore-zelulek zenbaterainoko antzekotasuna duten zelula normalekin. Zenbat eta desberdinagoak izan, orduan eta azkarragoa tumorearen hazkundea.

Jada aipatu den bezala, paziente bakoitzaren diagnostikoarekin eta tratamenduarekin lotutako erabakiak diziplina anitzeko eremu batean adosten dira, hots, bularraren batzordean. Horrek erabaki hobeak hartzen laguntzen du; horrez gain, urrats asistentzialak murrizten dira, eta ospitaleko burokrazia erraztu, eta, hala, itxaronaldiak laburtu ere bai.

Tratamenduaren aukeraketa errazteko eskatu laguntza zure erreferentziazko medikuari. Zure tratamenduei buruzko informazioa jasotzeak hautu zuzena egiten laguntzen du.