Cáncer de mama - Programa mi calidad de vida

Bularreko minbizia diagnostikatu zaien pazienteek arreta berezia behar dute; hori dela eta, “NIRE BIZI-KALITATEA” programan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Programa honetan parte hartzeak zure bizi-kalitatea eta osasunean lortzen ari zaren emaitzak baloratzen laguntzen du. Horrek zure egoeraren jarraipen hobea egiten lagunduko digu. Gainera, gure baliabideak sor daitezkeen beharretara egokitzeko aukera emango digu. Horretarako, ezinbestekoa da zure laguntza.

Hurrengo hilabeteetan osasuna hobetzeko zer bide ibili beharko duzun ikasiko duzu liburu honen bidez, baina bidaia horretan ez zara bakarrik egongo: egin beharreko urrats bakoitzean profesional-talde bat izango duzu gidari.

Artatu zaituzten osasun-langileek zer duzun, zer espero dezakezun, jarraitzeko proposatu dizkizuten urratsak eta burura etorriko zaizkizun galdera ohikoenak azaldu berri dizkizute, baina baliteke oraindik argitu gabeko zalantzak izatea.

Zuri laguntzeko gaude hemen.

Zeri buruz galdetuko didate?

Honako hauei buruzko galderak egingo dizkizugu: zure eguneroko bizitzarekin lotutako alderdiak, loarekin, deskantsuarekin edo bizitza sexualarekin lotutako arazoak, eta zure gogo-aldartearekin eta egoeraren onarpenarekin lotutako alderdiak.

Lehen galdetegien bidez, tratamendua hasi aurretik zure egoera zein den jakiten lagunduko digute; beraz, ohikoa izaten da aipatzen diren arazo horietako bat bera ere ez izatea. Zure erantzunek arazo horiek agertzen diren jakiten lagunduko digute, eta nola lagundu zaitzakegun baloratzen.

Nola jakingo dut noiz erantzun behar ditudan inkestak?

  • Erizain kudeatzaileak esango dizu noiz erantzun behar duzun hurrengo inkesta.
  • Gainera, liburu honetan jasota dago zer kontsultatan berrikusiko diren inkesten emaitzak; hala, aurretiaz erantzun ahal izango dituzu.

Cáncer de mama - proceso

Nola erantzun inkestei?

Lehen inkesta erizain kudeatzailearen kontsultan bete ahal izango duzu, eta erizainarekin adostu ahal izango duzu nola bete hurrengoak. Hauek dira aukerak:

  • Online, Osasun-karpetaren bidez
  • Erizain kudeatzailearen kontsultan.
  • Telefonoz.

Inkestak jarraipen-kontsultara sartu aurretik erantzun behar dira, zure medikuak zurekin batera berrikus ditzan emaitzak.

«Nire bizi-kalitatea» programako lehen inkesta – Bularreko minbizia