Funtsezkoak dira prebentziorako, eta linfedemaren larriagotzea saihesteko, batez ere arina eta neurrizkoa bada.
Kaloria eta gatz gutxiko elikadura, pisua handitzea eta likidoen erretentzioa saihesteko. Zelulosa ugari duten erregimenek idorreria saihesten dute. Ezinbestekoa da gainkarga ponderala zaintzea (gehiegizko pisua).
Gorputzaren higienea eta garbiketa arretatsua, pH neutroko xaboiekin, infekzioak saihesteko.
Kirola neurriz egitea; mobilizatzen laguntzeko igeriketa, bizikleta eta, batez ere, deanbulazioa. Alde horretatik, garrantzitsua da ariketa gehiegi ez egitea.
Saihestu zuzenean eguzkitan egotea, giro-beroa eta, batez ere, bainu beroak. Sauna kontraindikatuta dago kasu gehienetan.
Azazkalak kontu handiz moztu behar dira, kutikulak moztu gabe.
Ez eman alergia edo narritadura eragin dezakeen kremarik edo pomadarik.
Saihestu etxeko animalien hozkadak edo urradurak eta intsektuen ziztadak.
Debekatuta dago injektatzea arriskua duen gorputz-adarrean edo linfedema duenean.
Saihestu karga pisutsuak hartzea eragindako aldean.
Ez mantendu luzaroan makurdura-jarrerak.
Ez erabili bitxirik eragindako aldean, edo, gutxienez, haien konprimitze-efektuak zaindu (eskumuturrekoa, erlojua eta eraztuna).
Kanpo-protesiekin mastektomizatutako pazienteen kasuan, derrigorrezkoa da tirante zabalak dituen bularretakoa erabiltzea, blokeo linfatikoak saihesteko, nahitaezkoa da.