Cáncer de próstata - Radioterapia

Erradioterapian erradiazio ionizatzaileak erabiltzen dira, tumore-gaixotasunak tratatzeko. Horren bidez, tumore-zelulak suntsitzea lortzen da, ehun osasuntsuak lesionatu gabe.

Kanpo erradioterapian, erradiazio-iturria kanpoan dago eta modu kontrolatuan zuzentzen da prostatarantz. Tratamendua anbulatorioa da.

Brakiterapian, anestesia eta kontrol ekografikoa erabiliz, orratz batzuk kokatzen dira prostatan eta, horien bidez, iturri erradioaktiboa sartzen da eta erradiazio-dosi bakarra ematen da. Ez da beharrezkoa ospitaleratuta geratzea; arratsalde erdialdean, pazientea etxera joaten da.

Tratamendu hori bakarrik edo beste tratamendu batzuekin batera egin daiteke: Hormonoterapia.

Eta orain zer?

Puntu honetan, jada jaso duzu zure gaixotasunari, diagnostikoari eta tratamendu-aukerei buruzko informazioa, eta erradioterapia-tratamendua hastea erabaki duzu.

Kanpo erradioterapiako eta brakiterapiako saioez gainera, tratamendu honetan zenbait jarraipen-kontsulta egiten dira, zerbitzuan behin betiko alta jaso arte. Oro har, prozesuak 5 urte irauten du guztira.

Jarraian, tratamenduaren garapenean eman beharko dituzun urratsak azalduko dizkizugu.

  1. Tratamendu aurretiko kontsulta: Ospitaleko erreferentziazko onkologo erradioterapikoarekin egiten da kontsulta eta, horretan, tratamendua planifikatzen da eta zalantzak argitzen dira.
  2. Tratamendua hasi baino astebete lehenago, erizainarekin izango duzu kontsulta, prestakuntzari buruzko informazioa jasotzeko eta tratamendua hasten den egunean eman beharreko urratsak ezagutzeko.
  3. Egun horietan beretan, Anestesia aurreko kontsulta izango duzu, baloratzeko ea zure egoera fisikoa egokia den tratamendua egiteko.
  4. Astebete geroago, gutxi gorabehera, ebakuntza egingo da, beharrezko inplanteak jartzeko eta brakiterapia-tratamendua hasten da. Egun horretan bertan, arratsaldean, etxera joango zara, alta jaso ostean.
  5. Oro har, 48 ordura lehen kontsulta bat izango duzu, ebakuntzaren ondoren izandako eboluzioa baloratzeko.
  6. Egun horretan bertan, planifikazio-eskanerra (OTA-PL) egiteko hitzordua ere izango duzu, kanpo erradioterapiako tratamendua kalkulatzeko beharrezkoa baita.
  7. Kanpo erradioterapiako tratamendua zure medikuak une oro zehazten dizkizun jarraibideen arabera egingo da.
  8. Tratamenduak irauten duen denboran, jarraipen-kontsulta izango duzu astean behin, bai medikuarekin eta bai erizainarekin.
  9. Kanpo-erradioterapiarekin tratamendua bukatuta, hilabeteren buruan egingo da lehen jarraipen-kontsulta. Geroago, jarraipenak 4-6 hilabetean behin egingo dira.
  10. Ondoren, urtean behin izango dituzu jarraipen-kontsultak, harik eta zure medikuak Plangintzako OTA (ordenagailu bidezko tomografia axiala).

Zure eboluzioaren arabera, berrikuspen horiek Urologia Zerbitzuko azterketekin txandakatu daitezke, 5 eta 10 urte bitarteko guztizko jarraipenaldia osatu arte.

Ibilbidea

Itinerario braquiterapia