Brakiterapia osteko lehen azterketa da eta ebakuntza egin eta 48 ordura egin ohi da. Egun horretan hitzordu bikoitza izango duzu: lehendabizi, medikuarekin eta, jarraian, erizainekin.
Kontsulta horretarako, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzura joan beharko duzu, alta-txostenean adie- razitako egun eta orduan. Ez ahaztu jakinaraztea iritsi zarela.
- Prestaketa
- Zer eraman behar dut?
- Zer egiten da medikuaren kontsultan?
- Zer egiten da erizaintzako kontsultan?
- Zer emango didate?
- Plangintzako OTA egiteko prestaketa-jarraibide guztiei jarraitu behar izan diezu.
- Ez da beharrezkoa baraurik etortzea.
Kontsulta honetarako ez daukazu ezer ekarri beharrik.
- Ebakuntza egin den atala aztertu.
- Tratamenduaren ondorengo gernu-sintomak baloratu.
- Tratamenduko hurrengo urratsak azaldu.
- Pazientearen egoera orokorra aztertzen da eta zaintza-gomen- dioak ematen dira.
- Plangintzako OTA egiteko laguntza ematen zaio.
Kanpo erradioterapiako tratamendua hasteko hitzordua, 3 astera.
Ez ahaztu honako hauek aipatzea

- Sukarra izan baduzu edo zure egoera fisikoak okerrera egin badu.
- Odola hautematen baduzu zaurietako batean edo gernu eta/edo gorozkietan.
- Mina sentitzen baduzu.
- Medikazioarekin arazoak badituzu.
- Ager litezkeen bestelako konplikazioak.