Bihotz-biriketako geldialdi baten ondorioz norbaitek konortea galtzen badu, esku-hartze goiztiarra funtsezkoa da bizirauteko aukerak handiagoak izan daitezen. Horrelako egoerak, gehienetan, eremu sanitariotik kanpo gertatzen dira, eta beraz, garrantzitsua da herritarrok jakitea zer egin egoera horien aurrean , eta lehenbailehen hastea bizkortzeko maniobrak egiten.
Bideo hauetan azaltzen da norbaitek konortea galtzen duela ikusiz gero, zer egin behar den emergentzietako talde sanitarioa ailegatu bitartean.