Mapa del hospital

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Aurreanestesia-kontsultara joan beharko duzu, eraikin zentralaren -1 A sotoan, hitzorduaren egun eta orduan.

Ez ahaztu zerbitzuko idazkaritza-mahaian jakinaraztea iritsi zarela.

  • Beharrezko informazio gehiena zure historia klinikoan egongo da eskuragarri, baina posible da elektrokardiogramaren paperezko kopia ematea, kontsulta honetan entrega dezazun. Baimen informatuak, irakurrita eta sinatuta.
  • Baimen informatuak, irakurrita eta sinatuta.
  • Eskatu dizkizuten proben emaitzak berrikusi.
  • Ebakuntza kirurgikorako hautagai egokia zaren baloratu, anestesiologia eta bizkorketaren ikuspegitik.
  • Ebakuntzan erabiliko den anestesia mota azaldu.
  • Kontuan hartu beharreko konplikazio posibleak berrikusi.
  • Anestesiari buruzko zalantza posibleak argitu.
  • Informazio-orri bat, ebakuntza kirurgikorako prestaketa- eta higiene-gomendioekin.
  • Xaboi desinfektatzailedun esponjak, ebakuntzaren aurreko egunean eta egunean bertan erabiltzeko.
  • Ebakuntzaren egunean konplikazioak egon daitezen saihesteko, oso garrantzitsua da adierazten dizuten prestaketa kirurgikoa errespetatzea, batez ere baraualdiari eta medikazioari dagokionez.
  • Ebakuntza baino bi egun lehenago ondoez sentitzen bazara edo katarro/gripe sintomarik baduzu, jar zaitez harremanetan itxaron-zerrendako langileekin, hitzordua beste egun baterako emateko.

Ebakuntzaren data:
Behin ebakuntza planifikatutakoan, urologia-zerbitzuko idazkariek telefonoz jakinaraziko dizkizute ebakuntza kirurgikoaren eguna eta ordua. Ziurtatu zure harremanetarako datuak zuzenak direla.

Ez ahaztu honako hauek aipatzea

  • Lehenago ebakuntzarik izan al duzun.
  • Ebakuntza horietan konplikazioren bat izan al duzun.
  • Arnas hartzeko zailtasunak izan ohi dituzun.