Bigarren erizaintza-kontsultaren egun berean egin ohi da.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Aurreanestesia-kontsultara joan beharko duzu, eraikin zentralaren -1 A sotoan, hitzorduaren egun eta orduan.

Ez ahaztu zerbitzuko idazkaritza-mahaian jakinaraztea iritsi zarela.

  • Beharrezko informazio gehiena zure historia klinikoan egongo da eskuragarri, baina posible da elektrokardiogramaren paperezko kopia ematea, kontsulta honetan entrega dezazun. Hala bada, ez ahaztu ekartzea.
  • Baimen informatuak, irakurrita eta sinatuta.
  • Eskatu dizkizuten proben emaitzak berrikusi.
  • Tratamendurako hautagai egokia zaren baloratu, anestesiologia eta bizkorketaren ikuspegitik.
  • Erabiliko den anestesia mota azaldu.
  • Kontuan hartu beharreko konplikazio posibleak berrikusi.
  • Anestesiari buruzko zalantza posibleak argitu.
  • Informazio-orri bat, prestaketa- eta higiene-gomendioekin.
  • Xaboi desinfektatzailedun (klorexidrina) esponjak, ebakuntzaren aurreko egunean eta egunean bertan erabiltzeko.

Ez ahaztu honako hauek aipatzea

  • Lehenago ebakuntzarik izan al duzun.
  • Ebakuntza horietan konplikazioren bat izan al duzun.
  • Arnas hartzeko zailtasunak izan ohi dituzun.
  • Zure ohiko medikazioko zerbait hartzeari utzi behar diozun.

Probetarako nola prestatu?

Tratamenduaren egunean konplikazioak egon daitezen saihesteko, oso garrantzitsua da adierazten dizuten prestaketa errespetatzea, batez ere baraualdiari eta medikazioari dagokionez.

Ebakuntzaren data

  • Anestesia Zerbitzuak oniritzia ematen badu, zure tratamendua planifikatzeko prozesua abian jarriko da.
  • Telefonoz deituko zaituzte, ebakuntzaren eguna eta ordua adierazteko.