Ahosabai-itxieraren akats bat da; ondorioz, ahoa eta sudurra komunikatuta egoten dira. Ahosabai gogor eta bigun osoari edo soilik atzeko zatiei eragin diezaieke; gutxieneko graduan, mukosa integratuta dago, baina muskuluak, gaizki lerrokatuta, horri arraildura submukoso esaten diogu.

Ahosabaiko muskulaturari beti eragingo dio; izan ere, muskuluak aurreratuta eta ahosabai gogorrera ainguratuta egoten dira, irudian ikus daitekeen bezala.

photo

Nola eragingo dio nire semeari/alabari?

Nahasmenduak gerta daitezke aurpegiaren garapenean eta hortzaldian, hizketan eta entzumenean (otitis serosoa izateko joera). Ahosabaia irekita dagoenez, ezin da presio negatiborik egin hurrupatzeko; beraz, zaila izango da haur hauentzat bularra edo biberoi normala hartzea. Ahosabaiko muskulatura Eustakioren tronpan sartzen da, hau da, erdiko belarria aireztatzen duen egituran. Hori ixten zaigu mendate batera igotzen garenean, adibidez. Ez dagoenez aireztatuta, erdiko belarriak mukia pilatzeko eta erdiko otitisa garatzeko joera du.

Noiz zuzenduko da ezpaineko fisura?

Haurrak 6 hilabete dituenean gutxi gorabehera, ahosabai biguna itxita egon dadin zezelka hasten denean.

Zer egin dezaket ordura arte?

Funtsezkoena da zuen semea/alaba ongi elikatzea. Horretarako, tetina egokitu bat duen biberoi bat eman dizuegu. Tetina hori estutu beharko duzue esnea ahora eror dadin. Gogoratu arazoa soilik hurrupatzea dela, eta ez irenstea.

Oso normala da esnea sudurretik ateratzea; garbitu besterik ez da egin behar halakoetan.

Gomendatzen da haurra bularrean jartzea zenbait minutuz, horrek esnearen ekoizpena estimulatzen du eta lotura afektiboa sustatzen du.

Zuen seme-alaba ahuspez jarrita, zailagoa da mihia fisuran tartekatzea, eta, hala, fisurak ixtera egitea.Bat-bateko heriotza izateko arrisku handiagoa duenez, monitore bat jarriko dizuegu. Nahiz eta arriskua txikia izan, beti da onuragarria oinarrizko bizkortzea nola egin jakitea. Hemen duzue horri buruzko bideoa.

Azalpen-bideoak

Zuen seme-alaba ahuspez jarrita, zailagoa da mihia fisuran tartekatzea, eta, hala, fisurak ixtera egitea.Bat-bateko heriotza izateko arrisku handiagoa duenez, monitore bat jarriko dizuegu. Nahiz eta arriskua txikia izan, beti da onuragarria oinarrizko bizkortzea nola egin jakitea.

Oso normala da esnea sudurretik ateratzea; garbitu besterik ez da egin behar halakoetan. Gomendatzen da haurra bularrean jartzea zenbait minutuz, horrek esnearen ekoizpena estimulatzen du eta lotura afektiboa sustatzen du.

Operazioa

Ahosabaiko muskuluak posizio funtzionalagoan jartzen dira, eta aho-sudurren arteko komunikazioa ixten da. Fisuraren tartea zein den kontuan hartuta, aldi batean edo bitan egingo dugu: ahosabai biguna, 6 hilabete dituenean, eta gogorra, 12-18 hilabete dituenean.

Ahosabai gogorrean ez dugu hezurra sartuko, nahikoa da bi mukosak batzea.

Sudurreko barrunbea ahotik bereizi nahi dugu. Mugikortasun oneko ahosabai biguna lortu nahi dugu, eta aho-soinuak sortzean (guztiak /M/, /N/ eta /Ñ/ izan ezik) sudurreko barrunbea itxi ahal izateko luzera dituena.

  • Fistula: ahosabaia irekitzea guneren batean. Hori gertatzen bada, hobe da ez operatzea urte bat pasatu arte.
  • Gutxiegitasun belofaringeoa: iezin da itxi esfinter belofaringeoa ahosabaiaren mugikortasun faltagatik edo ahosabaiak ez duelako behar besteko luzera. Hizketa berezia sortzen du, sudurreko durundi hipernasala (hizketa sudurkaria). Ezin bada logopediarekin zuzendu, tratamendu kirurgikoa baloratuko da.
  • Aurpegiko hazkundearen nahasmendua: ebakuntzako orbainek masailezurraren hazkundea muga dezakete. Hazkundea hobetzeko, irensten den aldi bakoitzean mihia ahosabaian bermatzea da onena. Horregatik, oso garrantzitsuak dira ahoko ohitura on batzuk. Goiko masailezurraren eta barailaren arteko aldea handia bada, tratamendu ortopedikoa egin daiteke (trakzio-maskara) 6-7 urte aldera edo kirurgia ortognatikoa hazkundea amaitutakoan.

Oro har, ona izaten da, eta haurra zunda nanogastriko baten bidez elikatzen da, eta besotakoak jartzen zaizkio ukondoa ez tolesteko. Normalean, ospitalizazioa bi egunekoa izaten da, eta antibiotikoak eta analgesia jarriko dizkiogu tarte horretan, nahiz eta prozedurak min gutxi sortu.