«Zugan pentsatuz» programaren ardatza osasunerako arrisku-faktoreak dituzten herritarrei ariketa fisikoa agintzea da. Programa aitzindaria da, sei hilabete iraupenarekin, Osakidetzak, Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIko Ortuellako osasun zentroa, Ortuellako Udalak eta Emtesport-ek sustatutakoa.

Gaur, ekainak 27, arrakasta handia izan duen zazpigarren ikastaroa amaitu da parte-hartzaileei diplomak entregatzeko ekitaldiarekin. Kirol-ekimen osasungarri hau 2015ean sortu zen, patologia kronikoak dituzten pertsonen osasuna hobetzeko helburuarekin. Ariketa modu kontrolatuan egitean oinarritzen da, gaixotasun jakin batzuk dituztenen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.

Hala, gaur bukatu den ikastaroan hipertentsioa, obesitatea eta diabetesa duten pertsonek hartu dute parte, baita bizkarreko mina dutenek ere. Jarduerak patologia jakin bat duten pertsonentzat diseinatu dira, eta astean bi aldiz egiten dira, sei hilabetez.

Programaren sei hilabeteak igarota, erabiltzaile gehienek ondo amaitu dute programa, eta, lortutako arrakastei eusteko, bizi-ohitura osasungarriak (tartean, kirola) egiten jarraitzeko prest daudela adierazi dute.