Urriaren 23an, 24an eta 25ean, Asistentzia Kalitaterako Espainiako Elkartearen XXXVII. kongresua egin zen Donostian, Asistentzia Kalitaterako Euskal Elkartearekin batera antolatuta: «Osasunean balioa sortzea. Erronkak eta konpromisoak».

Gure ESIko profesional ugarik parte hartu dute kongresuan. Hain zuzen ere, 27 komunikazio aurkeztu dituzte, antolakuntza-batzordeko eta zientzia-batzordeko kide izan dira, hitzaldiak eman dituzte eta berrikuntzaren kudeaketari eta ekipo eta pertsonei buruzko mahaietako moderatzaile izan dira. Gainera, Kalitate Unitateko gainbegirale Cristina Sánchezen EGUNEROKOAK: Estandarización de las visitas periódicas de enfermería komunikazioak ahozko komunikazio onenaren saria jaso zuen. Bestalde, Berrikuntza eta Kalitateko Unitateko erizain Margarita Guzmánek defendatutako Cambio en la forma de preguntar a nuestros pacientes komunikazioa finalista izan zen komunikazio onenen mahaian.

Noticia anterior-Iktusaren Munduko Eguna
Noticia siguienteGurutzetako Unibertsitate Ospitaleak Anestesia eta Bizkorketako Zerbitzu onenaren Best in Class saria jaso du