OMEk maiatzaren 31n ospatzen du Tabakorik gabeko munduko eguna, aurten “Hartu konpromisoa eta utzi tabakoa” lelopean https://www.who.int/es/campaigns/world-no-tobacco-day/world-no-tobacco-day-2021

Maiatzaren 25etik 31ra Kerik gabeko XXII. astea ospatzen da, urtero bezala, Osakidetza SEFYC-ren (Familia eta Komunitate Medikuntzako Espainiako Elkartea) ekimenari atxikitzen zaio. “Erretzeari uztea, zure beste txertoa” lelopean, herritarrak kontzientziatu nahi ditugu erretzeari uzteak duen garrantziaz, bai COVID 19aren konplikazioak prebenitzeko, bai kutsatzeak saihesteko. Web-orriaren esteka: https://semanasinhumo.es .

Pandemiagatik bereziki eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen lankidetzagatik, eta aste honetan tabakoa kontuan hartzera gonbidatzen zaituztegu, eragiten dituen arriskuak azpimarratzera, zuen zentroetan zoom bidezko saio klinikoak egitera, sare sozialetan eta jarduera birtualetan zabaltzera, pandemiak ahalbidetzen dituen eta osasun publikoko arazo garrantzitsuenetako bat agerian jartzen duten jarduera guztiak, alegia.

Guztion artean, gure gizartean tabakismoaren izurritea murrizten joan gaitezke.

Osakidetzak tabakoaren kontsumoa murrizteko duen esku-hartzeari buruzko informazio guztia hemen aurkituko duzue:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/zaindu-osasuna/-/tabakismoa-prebenitzea/

Denok dakigu zer osasun-arazo dakartzan tabakoak, are gehiago COVID-19aren pandemiaren egungo egoeran; izan ere, erretzeak gaixotasuna kutsatzeko arriskua handitzen du. Hori horrela, erretzeari uztera animatu nahi zaituztegu.

Ezinbestekoa da langile guztiak erretzeko ohituraren kontrako aktibo bilakatzea, batik bat inguru sanitarioetan:

– GURE OSASUNA ZAINTZEKO.
– EREDUGARRI IZATEKO.
– LEGEA BETETZEKO.

Ildo horretan, gogoan izan debekatuta dagoela zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioetan erretzea, bai eta horien barrutietako aire zabaleko edo estalpeko espazioetan ere. Denok bete behar dugu hori, bestela, eredu negatiboak izango gara herritarrentzako eta gure zentroetako erabiltzaileentzako.

Noticia anteriorESIan prestakuntza amaitzen duten egoiliarren agurra
Noticia siguienteOsakidetzak Osasun Karpeta eguneratu du, herritarrak haien osasunaren zaintzan ahalduntzeko