ESIk hamargarren berrikuntza jardunaldia egin du “Etorkizuna eraikitzeko berritu” lelopean.

Azken urtean berrikuntzaren alorrean ESIan egin diren aurrerapenak errepasatzeko balio izan du ekitaldiak. Gainera, Nerea Luis Minguezaren eskutik (Adimen Artifizialeko doktorea eta Lumilabsen sortzaileetako bat), adimen artifizialak gure pentsatzeko eta jarduteko modua birplanteatzeko bota digun erronka aztertzeko aukera izan dugu, eta ikuspegi, aukera eta erronka berriak dakarzkigun teknologia batean murgildu gara.

Jardunaldia osatzeko, metodologia sortzaileen bidez esperimentatzeko tailer batzuk egin dira, praktikarako eta ikaskuntzarako gune bat sortuz. Tailerrak erakundearentzat funtsezkoak diren lau arlotan oinarritu dira:

  • Pazienteen parte-hartzea: Aniztasuna, entzute aktiboa eta herritarren inplikazioa ardatz dituzten dinamika sortzaileen bidez pazienteen ahotsari protagonismoa emango dion eredu bat asmatzeko tailerra. 
  • Eraginkortasunerako eta irisgarritasunerako IKTak: Teknologia zuzenean ukitu gabe, tailer honek parte hartzaileak gonbidatu ditu prozesuak eta irisgarritasuna hobetzeko modu berritzaileak asmatzera, besteak beste, design thinking sormen-tresnak erabiliz, gure lan egiteko modua eraldatuko duten soluzioak bultzatzeko.
  • Prebentzioa, osasunaren sustapena eta esku-hartze komunitarioa: Osasun komunitarioa indartzeko estrategien diseinuan oinarritutako saio sortzailea, non lehen mailako arretaren eta tokiko osasun-sareen zeregina nabarmendu baita, lankidetza eta esperimentazioa erraztu duten dinamikekin.
  • Adimen Artifizialaren erronkak eta aukerak EEG ESIan: Sormenezko esplorazio bat, funtsezko gaiak nola landu ditzakegun identifikatzeko, hala nola datuaren kalitatea, estandar etikoak eta segurtasuna; hori guztia pentsamendu kritikoko eta diseinu kolaboratiboko metodologiak erabiliz.
Noticia anteriorMartxoak 12, mediku eta osasun-profesionalenganako erasoen kontrako Europako Eguna
Noticia siguienteOsakidetzak sendotu egin du giltzurrun-transplante gurutzatuaren arrakasta euskadin, 15 egunetan bi ebakuntza eginez, biek dohaintza altruistak dituztela jatorri