San Eloy, Basurtu eta Gurutzetako Ospitaleetan aritzen den Laguntzen Bizkaiko Boluntariotza Elkarteak informazio-mahai bat antolatu du Gurutzetako Ospitalean, burutzen duten jardueraren berri emateko. Laguntzen elkartea ia 100 boluntariok osatzen dute, eta euren helburua ospitaleko arreta humanizatzea da.
Elkartearen funtzioen artean hurrengo hauek azpimarratu ditzakegu: paziente edo/eta senideen akonpainamendua, informazio guneekin lankidetza (Larrialdiak, harrerak, helmuga lekuetara persona lagunduz…) edo kanpo kontsultetara lagundu.