Jordaniako Ministerioko ordezkariak Pediatriako eta Zuzendaritzako profesionalekin bildu dira Jaioberrien Baheketa bertatik bertara ezagutzeko.
Jaioberrien Baheketarako Euskadiko Programa 1982an ezarri zen; zerbitzuak, Estatuko Osasun Sistemak autonomia-erkidego guztietarako ezartzen duen zorro komuna ez ezik, erabat propioa den zorroa eskaintzen du. Zorro hori, patologia jakin bat sartzea bermatzen duen ebidentzia zientifikoa egiaztatu ondoren, Euskadiko Sortzetiko Gaixotasunen Jaioberrien Baheketarako Aholku Batzordeak berak definitzen du.
Gaur egun Euskadin jaioberrien baheketa osatzen duten gaixotasunak hauek dira: sortzetiko hipotiroidismoa, fenilzetonuria, kate ertaineko Azil CoA deshidrogenasaren urritasuna, fibrosi kistikoa, zelula faltziformeen anemia, I. motako azidemia glutarikoa, kate luzeko Azil CoA deshidrogenasaren urritasuna, astigar-jarabe gisako gernuaren gaixotasuna, azidemia isobalerikoa, homoszistinuria, biotinidasaren urritasuna, hipoakusia, sortzetiko hiperplasia suprarrenala, 1. motako tirosinemia, azidemia metilmalonikoa eta azidemia propionikoa.



